Sukaldean tresna batzuk ezinbestekoak dira, eta beste batzuk, berriz, ez dira hain beharrezkoak. Postreak prestatu ohi dituztenentzat edo haien elikadura asko zaintzen dutenentzat balantza bat ezinbesteko elementua da.
Merkatuan bi balantza mota nagusi daude: baskula mekanikoa eta baskula elektronikoa. Biak dira baliozkoak. Erabiltzaileei dagokienez, errore-marjinak dira desberdintasun nagusia: balantza elektronikoa mekanikoa baino zehatzagoa da.
–Baskula mekanikoa “betiko” balantza da, eta kilo bakoitzeko 15-30 g arteko errore-marjina du. Beraz, ederki asko erabiltzen da sukaldean, eta, gainera, elektronika baino merkeagoa da. Horrelako pisuek ontzi handiak izaten dituzte; beraz, hiru eta sei kilo arteko pisua behar izanez gero, erabilgarria da.
–Baskula elektronikoak aurrekoak baino osoagoak dira, zehaztasun handiz pisatzeko aukera ematen baitute (normalean, bost gramotik gorako akats-tartea izaten dute). Gainera, balantza mekanikoek eman ezin dituzten aukera batzuk eskaintzen dituzte, hala nola tara eta hold funtzioak. Lehenengoak pisuari elementuak eransteko aukera ematen du, lehen jarritakoak kendu gabe; “hold” funtzioak, berriz, pisua agerian uzten du zenbait segundoz, produktu astuna kendu ondoren.
Erlojua, alarma eta antzeko prestazioak ere izaten dituzte. Balantza mekanikoak baino garestiagoak dira; prezio hori handitu egin daiteke elikadura-sistema litio-pilen bidezkoa bada. Hala ere, 30 eurotik gora eros daitezke.