Euroak dolarraren aurrean nagusitasuna erakusten jarraitzen du. Azken egunotan, moneta bakarrak maximo historiko berri bat kateatu besterik ez du egiten. Erreserba Federalak Estatu Batuetan diruaren prezioa jaitsi zuenetik (%5,25etik %4,75era), euroak gora egin du etengabe. Gaur egun, 1,42 dolarrez trukatzen da, eta, aurten, Europako dibisak% 7,5 egin du dolarraren aldean. Orain, moneta indartsu bat izatea ekonomiarentzat onuragarria dela pentsatu beharrean, hainbat erakundek agertu dute hain maila altuan euro bat edukitzeko kezka, Europako Batzordeak kasu. 1,50 dolarrera iritsiko balitz, aditu batzuen ustez, Euoparen ekonomia ahultzen has liteke maila globalean eta Espainiakoaren mailan, bereziki. Zein dira, beraz, euro garestia izatearen ondorioak? Txanponak bezala, gaur egungo egoerak aurpegi bat eta gurutze bat ditu, eta bi ikuspuntutatik aztertu behar da: ondorio negatiboak aurki daitezke, baina baita euroaren igoerak ere, ekonomiari, kontsumoari eta aurrezkiari eragiten dietenak.