Taberna eta kafetegien giro lasaiak ez du aitzakia izan behar kontsumitzailearen eskubideak kontuan ez hartzeko. Hori dela eta, AL-ANDALUS Andaluziako Kontsumitzaileen eta Etxekoandreen Federazioak nahitaez bete beharreko alderdi batzuk biltzen dituen zerrenda egin du:
–Barran edo mostradorean dauden elikagaiek beira-arasez edo armairu hoztuez babestuta egon behar dute. Bestela, arriskuan jar daiteke bezeroen osasuna.
–Kozinatutako elikagaiek oraindik gordinik daudenetatik bereizita egon behar dute.
–Baxerak eta mahai-tresnek higiene-egoera ezin hobea izan behar dute.
–Autonomia-erkidego guztietan, prezioen zerrenda ageriko leku batean jarri behar da, eta kontsumoa mahaian edo barran egitearen arabera alderik dagoen adierazi behar du. Bezeroari kobratutako kopuruak hari egokitu behar zaizkio.
– Kontua eskatzean, nahitaez eman behar da tiketa edo faktura, nahiz eta eskatu ez, eta, gainera, azken prezioak kontzeptuen arabera banakatuta agertu behar du.
–Indarrean dagoen legeriaren arabera, turismo-establezimenduek (bidaia-agentziak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak, hotelak, turismo-apartamentuak, kanpinak) erreklamazio-orriak izan behar dituzte.