Gobernuak emandako datuen arabera, 2000-01 ikasturtetik aurrera Espainiako unibertsitateetan matrikulatutako ikasleen kopuruak %5,23ko jaitsiera metatua izan du.
Zehazki, %2,12koa izan zen 2000-01 ikasturtean, %1,93koa 2001-02an eta %1,27koa 2002-03an. Lehen, joera aurkakoa zen. 1995-96an %4 igo zen, 1996-97n %3,09, hurrengo urtean %2,04, beste urtean %0,45 eta 1999-00 ikasturtean %0,42. Gainera, azken ikasturte horretan, unibertsitate guztietan matrikulatutako ikasle kopuru maximoa lortu zen: 1.589.473 ikasle.
Diplomadunak eta lizentziadunak
Hala ere, joera ez da berdina lizentziatura, ziklo luzeko karrera edo diplomatura diren, ziklo laburreko karrera diren. Matrikulatuen beheranzko joera ziklo luzean hasten da lehenago; ikasle-kopurua 1.024.940ra iristen da 1997-1998 ikasturtean, eta hurrengo bostetan jaisten da, bereziki 2000-2001 ikasturtean (-%3,34), 2002-2003 ikasturteko 926.014ra arte.
Bestalde, diplomaturetan, unibertsitarioek behera egin dute 1999-2000 ikasturtera arte, 579.873 izatera iritsi arte; 2000-2001 ikasturtean kopuru horri eutsi egin zaio, eta % 0,20 jaitsi da 2001-2002an eta % 0,26 2002-2003an (580.234).