
Haurren Artearen Museo Pedagogikoa (MUPAI) erreferentzia nagusia da gure herrialdeko haur eta gazteen adierazpen artistikoa ikertu eta aztertzeko. Manuel Hernández Belver Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko katedradunak zuzentzen du, gaur egun, esparru horretako irakaskuntza-prestakuntza errazteko eta hobetzeko gune berritzaile hau. Hernández Belver, bestalde, CurArte proiektuaren sortzailea da. Ospitaleratutako haur eta nerabeen ongizatea hobetzea du helburu, bere neurrira egindako sorkuntza-jarduerak eta -tailerrak diseinatuz eta ospitaleko espazioak gizatiartuz. Haren iritziz, arte-hezkuntzak sormena eta adierazkortasuna bultzatzen ditu, “gauzak ikuspegi analitikotik ez den beste ikuspegi batetik ikusteko modu berri bat erakusten du”. Horregatik, deitoratzen du eskoletan plastika-hezkuntzako orduak murriztea, “nahiz eta pedagogia artistikoan parte hartzen dugunok uste dugun funtsezkoa dela”.