
Gatazka-, diziplinarik ez- edo jazarpen-egoerak ez dira fenomeno berria gure herrialdean, beti izan dira; hala ere, badirudi azken urteotan egoera horiek garrantzi handiagoa hartzen hasi direla, eta hezkuntza-administrazioek gure herrialdeko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduera-planak egin behar dituztela.
Cristina Satrústeguik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzaren arduradunak eta, era berean, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, elkarrizketa honetan azaldu digu zein diren elkarbizitza eraiki eta hobetzeko baldintza egokienak, batez ere hezkuntza-sistemako parte-hartzaileen arteko kalitatezko elkarreraginean oinarrituta.