
Ikasle Elkarteen Estatuko Konfederazioak (CANAE) 500 ikasle-elkarte baino gehiago biltzen ditu, bai eskola publiko eta itundukoak, bai eskola pribatukoak. Haren helburu nagusiak dira ikasleek ikastetxeetan parte har dezaten sustatzea eta ikasleen eskubideak eta interesak defendatzea, eta ahalik eta hezkuntzarik onena izan dezaten saiatzea, betiere protagonista eta egile izanik. Elkarrizketa honetan egungo presidenteak, Javier Ruiz Yébenesek, azaldu digunez, CANAEk irakaskuntza-praktikak berritzea eta ikasgelan metodologia pedagogiko berriak sartzea aldarrikatzen du, ikasleek ikasteko dituzten gaitasunak hobeto aprobetxatzeko, liburu eta arbel tradizionaletatik haratago. Eredu horretan, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren zati aktiboa da, eta ez da subjektu pasibotzat hartzen.