Testuliburuak erosteko laguntzak edo mailegu zerbitzuak funtsezko baliabideak dira familia askorentzat. BEZaren igoerak 2012-2013 ikasturtearen hasiera markatzen du, eta “eskolara itzultzea” erronka garrantzitsua izango da familia ekonomia askorentzat. Testuliburuak erostea da hartu beharreko gastu handienetako bat. Horregatik, autonomia-erkidegoek hainbat laguntza-programa ezartzen dituzte. Ohikoenak bi dira: zuzeneko laguntzak, zeinekin ikasleek zenbateko jakin bat jasotzen baitute testuliburuak erosteko, eta mailegu eta berrerabilpen programak, gero eta zabalagoak.
2012/2013 ikasturterako, zenbait erakunde publiko autonomikok aldatu egin dute laguntza-sistema, egungo krisiaren ondorioz. Helburu horretarako kopuruak murriztu dira eta azken urteetan liburuak doan izateko alternatibak ezarri dira. Programa horiei esker, testuliburuak erosteko batez besteko kostua nabarmen murrizten da, dagokion dirulaguntza motaren arabera.
Espainiako argitalpen-merkatuaren fakturazioaren %31,3 eskola-testuliburuak saltzeagatik lortutako diru-sarrerei dagokie. Editoreen Gremioen Federazioaren ‘Liburuaren barne-merkataritza Espainian 2011’ txosteneko datuek erakusten dutenez, joan den urtean 868 milioi euro fakturatu ziren ale horiek, aurreko urtean baino %6,2 gehiago, liburuen zati handi bat berritu egin zelako, liburu horiek indarrean egon ziren lau urte bete baitira.
Testuliburuak erosteko zuzeneko laguntzak
Zenbait autonomia-erkidegok familiei zuzeneko laguntza emateko sistema bat dute, hau da, txekea edo liburu-bonoa kopuru jakin batean ematea, erosketa egitean testuliburuekin truka dadin:
Andaluzia. Erkidego honetan liburuak doan izateko, Lehen Hezkuntzako lehen lau mailetako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren mailetako liburu-txekeak erabiltzen dira. Gainerako ikastaroak mailegu programarekin betetzen dira.
Asturias. Funts publikoekin sostengatzen diren zentroetan derrigorrezko mailetan matrikulatutako seme-alaba bakoitzeko zuzeneko laguntza ematen da. Iaz, errenta-atalase jakin batzuk gainditzen ez zituzten familiek jaso ahal izango zuten laguntza hori (17.377 eurotik hasita, bi kideko familientzat, eta 39.877 euroraino, zortzikoentzat), baina aurten jaitsi egingo dira. Laguntzak jasotzeko irizpideak gogortu egin dira.
Kantabria. Funts publikoekin mantendutako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei liburu-txekea ez ematea, 28.000 eurotik beherako familia-errentak badituzte. Laguntza, beraz, gizarteratze errenta, kotizazio gabeko pentsioak eta sorospen eskubiderik gabeko langabetuak jasotzen dituztenentzat izanen da.
Gaztela eta Leon. Testuliburuen Doakotasun Programa Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat da, 60.000 eurotik beherako familia-errentak dituztenentzat. Muga hori ez zaie aplikatuko familia ugariei edo% 33tik gorako elbarritasuna duen kidea duten beste batzuei, ekintza terroristen edo genero-indarkeriaren biktimak badira. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, iaz, laguntza 105 eta 140 euro bitartekoa izan zen. Urte honetarako oraindik ez da laguntza ezagutzen.
Galizia. Diru publikoarekin sostengatzen diren ikastetxeetako Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian matrikulatutako ikasleek behar dituzten testuliburuak, curriculummaterialak eta material didaktiko eta osagarriak erosteko laguntzen deialdia egiten du. Lehen Hezkuntzako 1. edo 2. mailako ikasle errepikatzaileek bakarrik eska dezakete laguntza, berrerabili ezin den materiala erabiltzeagatik. Laguntza hauek familiaren errenta 9.000 eurotik gorakoa ez denean ematen dira. Errenta, ikastaroa eta guraso bakarreko familia izanez gero, 90 eta 180 euro arteko dirulaguntzak ematen dira.
Errioxa. Errenta txikienak dituzten familiek bakarrik jasoko dituzte laguntza horiek, testuliburuak doakoak baitira. Laguntzak, oraingoz, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 3. mailetan emanen dira, baina aurreikusita dago gainerako ikastaroetara zabaltzea, hurrenez hurren.
Murtzia.’ Testuliburuak erosteko hobaria 2011-2012 ikasturtean eman zitzaien funts publikoek sostengatutako ikastetxeetako derrigorrezko mailetako ikasleen familiei, errenta-atalase jakin bat gainditzen ez zutenei (16.105 eurotik hasita, bi kideko familientzat, eta 37.893 eurora, zortzi kideentzat). Laguntza 110 eurokoa izan zen Lehen Hezkuntzan eta 150 eurokoa DBHn. Ikastaro honetarako oraindik ez da horri buruzko informaziorik argitaratu.
Valentzia. Datorren ikasturtean gehienez ere 125 euroko hobaria emango da, familien errentaren arabera. Baldintza hori lehen aldiz ezarriko da aurten, eta diru-sarrera gutxien dutenei aterako zaie onura. Laguntzak 125 eurokoak izanen dira, familia unitateko kide bakoitzeko 5.591 eurotik gorako errenta ez duten ikasleentzat; 87,5 eurokoak, 5.591 eurotik 7.455 eurora bitarteko errententzat; eta 50 eurokoak, kide bakoitzeko 7.455 eurotik gorakoak direnentzat. Atalaseak gehienez ere 24.089 eurokoak izanen dira bi kideko familia batentzat; 32.697 eurokoak hiru kidek; 38.831 eurokoak lau kidek; 43.402 eurokoak bost kidek; 46.853 eurokoak sei kidek; 50.267 eurokoak zazpi kidek; eta 53.665 eurokoak zortzi kidek. Laguntzak eskatzeko bigarren deialdia zabalik egonen da irailaren 3tik 14ra.
Testuliburuak mailegatzea eta berrerabiltzea
Beste erkidego batzuek testuliburuak mailegatzeko formularen bidez lagundu diete familiei, edo formula hori familia behartsuenei laguntzak ematearekin konbinatzen da. Sistema honetan, eskola-materiala berrerabiltzen da, hau da, liburuak doakoak dira, baina ikasturtea amaitu ondoren, ikasleek ikastetxera eraman behar dituzte, beste ikasle batzuek hurrengo ikasturteetan erabil ditzaten. Eskuliburuak lau urtean behin berritzen dira, baina, oro har, salbuespen gisa, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako liburuak urtero aldatzen dira.
Zenbait autonomia-erkidegotan, maileguaren eta berrerabileraren eredua derrigorrezko hezkuntzako maila guztietan ezarrita dago. Beste erkidego batzuetan, ordea, ez da oraindik amaitu prozesu hori, eta doakotasuna ez da iristen ikasle guztiengana.
Madrilek aldatu egin ditu familientzako laguntzak, eta funts bibliografiko bat sortzeko diru-laguntzak eman dizkie ikastetxeei, Valentziako Erkidegoan bezalaxe.