Teknologiek ikasteko modu berriak sartu dituzte ikasgeletan, eta, horiei esker, didaktika tradizionala material eta baliabide digital eta interaktiboekin osatu da. Historiari dagokionez, ikaslearen papera nahiko pasiboa izan da orain arte, baina baliabide horiek aukera ugari ematen dizkiote irakasleari eduki historikoak erakusteko, irakaskuntza-ingurune parte-hartzaileago, entretenigarriago eta bisualagoan.
Errege Godoen zerrenda, bake-itun nagusien datak edo Austrien dinastiaren genealogia osoa ikastea lan zaila izan daiteke. Are gehiago, eskura dagoen materiala testu-liburua edo dokumentua bada. Duela urte gutxi arte, irudi ilustratzaile batzuekin batera, hauek ziren Historiako irakasleek irakasgaia irakasteko eskura zituzten baliabide bakarrak.
Teknologiek lanerako tresna berriak ekarri dizkiete irakasleei
Baina gaur egun egoera aldatu egin da. Teknologiek lanerako tresna berriak ekarri dizkiete irakasleei, eta, horiei esker, ikasleek historiako gertaerekiko interesa piztu eta mantendu ahal izan dute. Aurkezpen, grafiko eta infografia interaktiboak, dokumentalak edo on line jokoak dira Sareak maisu-maistren eta ikasleen erabilera librerako dituen baliabideetako batzuk.
Historia IKTekin
Webgunean eskuragarri dagoen material historikoari buruzko ikuspegi orokorra izateko, komeni da irakaskuntzara bideratutako historiako gertaera garrantzitsuenak lantzeko materialak modu antolatu eta egituratuan biltzen dituzten atarietako batzuk berrikustea.
Historias del siglo XX da Historia Contemporánea en la Red hezkuntza-arloko web orri osatuenetako bat. Ataria Juan Carlos Ocañak egin du, Historia Moderno eta Garaikideko doktore eta Bigarren Hezkuntzako katedradunak, eta irakaskuntza-bokazio argia duen kanal monografiko bat sortzea lortu du, Batxilergoko eta unibertsitateko lehen mailetako irakasle eta ikasleentzat. Edukiak, besteak beste, honako hauek dira: testu historiko garrantzitsuak, galdesortak eta errepasatzeko ariketak, irakasgai honetako irakaskuntza elebidunerako materialak dituen atal interesgarria eta Historiako beste web orri batzuetarako esteka bilduma.
Historiako gai garrantzitsuenak biltzen eta antolatzen dituzte
Bigarren Hezkuntzako irakasle talde batek kudeatzen du eta José Luis de la Torrek zuzentzen du. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasgaia irakastera bideratutako orientabide didaktikoarekin, atarian multimedia materialen (aurkezpenak, grafikoak, ikus-entzunezkoak) bilduma zabala dago, asko berezko ekoizpenekoak, eta ikasgelan edo etxetik ikasgaia errazago ikasteko tresnak. Bere atalen artean, historiako blogosfera nabarmentzen da, non, begiratu batean, blog historiko garrantzitsuenetan zeri buruz hitz egiten den jakiten baita, eta historiako top a, erabiltzaileek gehien baloratutako materiaren on line baliabideekin bozkatutako zerrenda.
Historia Gela irakasleek egindako beste proiektu bat da, historiaren irakaskuntza teknologia berriekin uztartzen duena. Bere baliabideen artean, etapa historikoei buruzko sarbide libreko dokumentalak eta irakaskuntza erakargarriago egiten duten animazio eta grafiko interaktiboak nabarmentzen dira. Rediris sare akademiko eta ikerketa nazionaleko kide den Clío proiektua ere tresna teknologikoez hornitzen da, irakasgaiaren eduki didaktikoak Bigarren Hezkuntzako ikasleen ikaskuntzara egokitzeko. Liburutegi birtualetik, irakasleentzat erabilgarriak diren hainbat hezkuntza-eduki, joko, ariketa eta jardueratara sar daiteke.
Gaikako atariak
Erabilgarriak dira ikasleentzat eta beren ezagutzak zabaltzeko interesa duen edozein internautarentzat.
Hainbat atarik historiako gairik aipagarrienak biltzen dituzte, eta erabiltzaileak edukien bidez erraz nabigatzeko moduan antolatzen dituzte. Irakasgai honetako ikasleentzat eta ezagutza historikoak zabaltzeko interesa duen edozein internautarentzat dira erabilgarriak. Hauek dira aipagarrienak:
Ikus-entzunezko materiala
Izaera ludikoa eta entretenigarria izateak ezagutzez jabetzea errazten du.
Zinemak, dokumentalek eta bestelako ikus-entzunezko materialek zeregin garrantzitsua izan dute biztanleria-talde zabal baten artean Historia zabaltzeko lanean. Izaera ludikoa eta entretenigarria duenez, errazago bereganatzen ditu ezagutzak, eta erakargarriagoak egiten ditu ikasleentzat. Sarean baliabide horiek biltzen dituzten hainbat web gune daude.