
Gure herrialdeko milioi bat haur eta gaztek baino gehiagok hartzen dute parte, urtero, udan, hainbat erakundek sustatutako kanpamendu, hiri-udaleku eta bestelako jolas-jardueretan. Multiabentura, kirola, hizkuntzak… eskaintza zabala da, eta ez da erraza norberaren beharretara eta lehentasunetara hobekien egokitzen den aukera aurkitzea. Gurasoei lan hori errazteko, hiru profesional ekintzailek 2005. urtean Todocampamentos.com ataria sortzea erabaki zuten. Espainian eta atzerrian egiten diren 2.000 kanpamendu baino gehiagoko familientzako informazio interesgarri guztia biltzen duen direktorioa da. “Jarduera guztiek kalitate estandar jakin batzuk gainditu behar dituzte”, adierazi du Camino de Lecea gerenteak eta aitzindarietako batek, Carmen Lacex eta Paloma Sarmientorekin batera, egunero 2.000 bisita baino gehiago dituen webgune original honek. Leceak azpimarratu du, aukeratu aurretik, garrantzitsuena “jardueraren atzean nor dagoen, bere prestakuntza eta duen esperientzia” ezagutzea dela.