Jolasa da bide onenetako bat eskola-adinean dauden haur eta gazteek egunero zerbait berria ikas dezaten edo dagoeneko ikasi dituzten ezagutzak errepasa ditzaten. Opor garaian, hainbat hezkuntza-joko aprobetxa ditzakete. Jolas horiek, txikienak dibertitu eta entretenitzeaz gain, ikasturtean landutako oinarrizko curriculum-gaitasunak praktikan jartzeko balioko diete.
Bidaiatzeko jokoak
Autoz, trenez, hegazkinez edo itsasontziz, oporretan haurrekin bidaiatzeko erabiltzen den garraiobidea edozein dela ere, haurrak aspertu, nekatu eta betiko galdera egiten hasten dira beti: “Zenbat falta da iristeko?”. Bidaia luze baten monotonia saihesteko, hezkuntza-joko askotara jo daiteke. Entretenitzeaz eta dibertitzeaz gain, aukera bikaina dira gauza berriak ikasteko eta oinarrizko gaitasunak erabiltzeko.
Hondartzan edo mendian
Oporretan bidaiatzen den natur inguruneak aitzakia ezin hobea dira ikasturtean zehar ikasi dituzten natur zientziei buruzko ezagutzak udan praktikatzeko. Baina oinarrizko gaitasunak lantzeko ere egokiak dira, hala nola sormena edo psikomotrizitatea.
Lerroan jokatu
Ordenagailua ere lagun ona da udako egun luzeetarako. Bazkaldu ondoren, eguzki-orduak arriskutsuagoak direnean, edo goizean irten aurretik, haurrek Sarean eskuragarri dauden jolas eta hezkuntza-aplikazio interesgarri batzuekin jolas egin dezakete. Hona hemen jarduera horietako asko aurki daitezkeen atari osoenetako batzuk: