Datorren urtean, lehen aldiz, Kultura Ministerioak 300.000 euroko aurrekontu-partida erabiliko du, liburutegi publikoetan liburuak maileguan emateagatik egileei ordaintzeko. Erabiltzaileek ordaindu ez dezaten, kanon hori autonomia erkidegoek eta udalek finantzatuko dute.
Bere sailaren 2008ko aurrekontuak aurkeztean, César Antonio Molina Kultura ministroak gogorarazi zuen kanon hori Europar Batasun osoan (EB) dagoela indarrean. Espainia “atzeratzen saiatu da, baina ezinezkoa izan da”; izan ere, Molinak argitu zuenez, kopuru hori ordaintzen ez bada, gure herrialdeak oraindik jasotzen dituen Europako funtsetatik kenduko da.
Liburutegien erabiltzaileei kalterik ez egiteko, Molinak esan zuen Ministerioaren, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen artean finantzatzea erabaki dela, horiek baitituzte liburutegiak bere ardurapean.
Autoreei konpentsatzeko, 300.000 euroko urteko zenbatekoa “infinituki txikiagoa” da Espainiak kanon hori aplikatu ezean ordaindu beharko lukeen isun hertsagarria baino, hau da, 300.000 euro egunean.