Lanarengatik, arrazoi akademikoengatik edo pertsonalengatik, pertsona asko hasten dira urtero gaztelaniarekin batera dauden hizkuntza ofizialetako batzuk ikasten: galiziera Galizian, euskara Euskal Herrian, katalana Katalunian eta Balearretan eta valentziera Valentziako Erkidegoan. Hizkuntza horietan murgiltzea errazteko, administrazio autonomikoek eta beste erakunde edo entitate batzuek lineako hainbat baliabide eta doako tresna didaktikoak eskaintzen dizkiete ikasleei, Sarearen bidez autoikaskuntza bultzatzeko.
Katalana eta valentziera ikasteko
Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia da katalanez ikasteko baliabide gehien eskaintzen dituen erakunde ofizialetako bat. Komunitate honetara iritsi berri diren eta hizkuntza horretako eguneroko terminologia ezagutu behar duten pertsonentzat, oinarrizko hainbat baliabide eskaintzen ditu:
Katalanean hasteko baliabide elektronikoen beste iturri interesgarri bat Intercat da, Kataluniako bederatzi unibertsitatetako hizkuntza-zerbitzuek sortutako multimedia-plataforma bat, hizkuntza hori ikasten laguntzeko unibertsitateko ikasleei. Eskaintzen dituen tresna didaktikoen artean, hauek nabarmentzen dira:
Valentziako Generalitatearen Hizkuntza Politikaren Arloa da valentzieraren ikaskuntza sustatzeko erakunde aktiboenetako bat. Hizkuntzaren erabilera sustatzeko programen barruan, on line ikaskuntza errazten duten material eta argitalpen didaktikoak sartzen dira:
Valentzieraren ikaskuntzan hasi nahi dutenen beste aukera batzuk hauek dira:
Euskara ikasteko
Hiru.com atariak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren etengabeko ikaskuntzarako atariak, euskara ikasi nahi duten erabiltzaileei doako on line ikastaro bat eskaintzen die, hasiberritik aurreratura. Izena eman ondoren, ikaslea Ikasten.net eduki guztietara sar daiteke. Bertan, 60 unitate didaktiko daude, eta horiek multimedia ariketa eta jarduerekin osatzen dira.
On line beste ekimen interesgarri bat Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan El Correo Digital egunkariak eskaintzen duen euskarazko Deustu ikastaroa da. Ikastaroak hiru maila ditu: EGUN ON!, hasiberrientzat eta EGUERDI ON! eta ARRATSALDE ON! ikasle aurreratuenentzat, eta hizkuntzaren ahozko alderdia praktikatzeko audio-baliabideekin eta lan-fitxekin.
Hauek dira erabiltzaileek Sarean aurki ditzaketen beste baliabide interesgarri batzuk, euskara ikasten hasteko edo hobetzeko:
Galiziera ikasteko
Galiziako Lingua Institutuak eta Santiagoko Unibertsitateak zuzentzen eta lantzen dituzte egalegoko edukiak. Gaztelaniaz hitz egiten dutenei zuzendutako autoikaskuntza on line ikastaro oso bat da. Eguneroko egoerak (etxean, lanean, janarian, bidaietan eta abarretan) lantzen dituzten hamar unitatek osatzen dute programa. eta audio eta bideo materialekin eta gramatika eta hiztegiko ariketa eta moduluekin osatzen da. Horrela, ikasleak ulermena eta idazmena landu ditzake, baita ahozkoa ere.
Bestalde, Galiziako Xuntak aukera ematen die internautei galizierako ikastaro interaktibo oso bat deskargatzeko, helduentzat eta txikientzat, hizkuntza hori hutsetik ikasteko diseinatua. Eduki sekuentzialak 15 unitatetan lantzen dira, multimedia ariketa eta materialekin, eta ikasteko beste tresna batzuk ere sartzen dira, hala nola lau hizkuntzatako hiztegia edo gramatika-eranskina.
Xuntak, zuzenean edo zeharka, galiziera ikasteko beste proiektu batzuetan ere parte hartzen du: