“Hubble” teleskopio espazialak errotatxo-formako galaxia berri bat ikusi du, Lurretik 100 milioi argi-urtera dagoena, eta Unibertsoaren hedatze-prozesuaren azelerazioa berresten duena, AEBetako Espazio Agentziak jakinarazi zuenez. (NASA).
Galaxia horri “NGC1309” izena eman zaio, eta Ia motako supernoba bat du. Espazioko distantziak neurtzeko erabiltzen da supernoba hori. Horri esker, NASAk ikusi ahal izan du Unibertsoa hedatzen ari dela, eta, gainera, gero eta bizkorragoa dela.
Supernobak espazioko leherketak dira, izar-sistema bitar bateko izar nano batek bere lagunaren materia pilatzen duenean lehertzen den arte, eta galaxiako objekturik distiratsuena bihurtzen denean zenbait astez. Supernoba horren argia, “sn2002fk” izenekoa, 2002ko irailean ikusi zen Lurrean, eta horrek haren identifikazioa erraztu du.
Metodo hori baliagarria izateko, zehatz jakin behar da zer distantziatara dagoen galaxia; Hubble-ren bereizmen handiko kamerari esker lortu da hori; izan ere, Unibertsoko hainbat lekutan Zefeida motako izar aldakor baten argi-ekoizpena aldatzen da.
“NGC1309” delakoa Eridanus taldea deiturikoaren 200 galaxietako bat da, eta, Hubble-k bidalitako irudietan, paperezko errotatxo baten hegalen antzekoa da. NASAk argitaratutako argazkietan, hegalen besoak zipriztintzen dituzten distira urdineko eremuak dituen ikusizko irudikapen gisa agertzen da; hauts horixkako erreiak, berriz, galaxiatik sartzen dira izar helduez osatutako nukleo zentral bateraino.