Gaur egungoa bezalako une batean, lan merkatua inoiz baino lehiakorragoa denean, unibertsitateko ikasle askok beren prestakuntza eta kualifikazio akademikoa handitu nahi dute master ofizial bat eginez. Langabezian dauden tituludunei ikasketa horietarako sarbidea errazteko, Hezkuntza Ministerioak aurten ere laguntzen deialdia egin du ikasketa horien matrikularen kostu osoa ordaintzeko. Lan eskatzaile gisa izena eman eta 2010eko urtarrilaren 1etik irailaren 1era prestazioa edo sorospena jaso duten 25-40 urteko tituludunek eska ditzakete.
Imagen: Universidad de Navarra
Espainiako unibertsitate-tituludun langabeen kopurua bikoiztu egin da azken hiru urteetan, eta gaur egun %9,4ko tasa du, Europako Batasuneko gainerako herrialdeetan baino ia bi aldiz handiagoa, Ezagutza eta Garapena Fundazioaren (CYD) urteko txostenaren arabera. Lan-merkatura berriro sartzea ez da erraza; izan ere, gure herrialdean langabezia handia dago, eta, horren ondorioz, gero eta aukera gutxiago daude lanera itzultzeko, eta lehiakortasun handiko ingurunean kokatzen dira lanpostu baterako hautagaiak.
Prestakuntza akademikoa hobetzea neurri gomendagarria da laneko perspektibak bultzatzeko eta curriculumari kualifikazio berriak eransteko, horrek ateak irekitzen baitizkio lanpostu mota gehiagori. Prestakuntza birziklatze hori egiteko biderik ohikoenetako bat da Espainiako unibertsitateetan ematen diren 2.500 master ofizialetako baten ikasketak hastea.
Matrikularako laguntza
Tituludun langabeei ikasketa horietan sartzen laguntzeko, Hezkuntza Ministerioak 2009-2010 ikasturtean lehen aldiz deitu zituen master ofizial batean matrikulatzearen kostua ordaintzeko laguntzak. Hurrengo ikasturterako, berriz emango dira eta unibertsitateetako berezko tituluetara zabalduko dira.
Laguntzaren zenbatekoa hezkuntza-administrazioek finkatutako prezio publiko ofizialari dagokio.
Laguntza horren zenbatekoa hezkuntza-administrazioek 2010-2011 ikasturtean master titulu ofizial bat lortzeko zerbitzu akademikoetarako finkatutako prezio publiko ofizialari dagokio. Unibertsitate publiko zein pribatu batean ikasteko eska daiteke, baina, azken kasu horretan, kostua handiagoa izan arren, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan dagokion autonomia-erkidegoko unibertsitate publiko batean jakintza-arlo bereko master ofizial baterako ezarritakoa baino handiagoa.
Unibertsitateetako titulu propio bat egiteko bekaren zenbatekoa erakunde bakoitzak ikasketetarako ezarritakoa izango da, eta ez da inoiz gaindituko autonomia berean ematen diren master ofizialetarako kreditu bakoitzeko zenbateko publikoa.
Izangaien betebeharrak
Aurreko deialdian laguntza lortu zutenek berriro eska dezakete
Laguntza hau 1970eko urtarrilaren 1etik 1985eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako unibertsitateko tituludunek har dezakete, ikasturte honetan master ikasketak hasi nahi badituzte. Aurreko deialdian graduondoko titulu horietako bat egiteko lortu zutenek ere eskatzen ahalko dute, betiere matrikulatutako kredituen %80 gainditu badute. Lehen aldiz eskatzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Eskaerak eta laguntzen esleipena
Baldintza horiek betetzen dituzten tituludunek azaroaren 16ra arteko epea dute laguntza eskatzeko. Eskaera telematika bidez bete behar da, Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez. Osatu ondoren, prozesua Sarearen bidez buka daiteke, baldin eta izangaia administrazioak onartutako sinadura elektronikoko edozein sistemaren bidez identifika badaiteke. Bestela, eskabidearen fitxategia inprimatu eta, eskatutako dokumentazioarekin batera, masterra egingo den unibertsitate-zentroan aurkez dezakezu.
Gainerako izangaientzat, laguntzak per capita familiaren errentaren alderantzizko hurrenkeran emanen dira.
Hezkuntza Ministerioak langabeentzako laguntza horretarako 14,68 milioi euroko aurrekontua esleitu du. Eskatutako beken zenbatekoak kopuru hori gainditzen badu, norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta lehentasuna izanen dute 2009-2010 ikasturtean laguntza lortu zuten ikasleek. Gainerako izangaiei per capita familiaren errentaren alderantzizko hurrenkeran esleituko zaizkie.