Albondigak txanpinoiekin

Prestaketa
Haragi-bolak egiteko, txahalki- eta txerri-haragia nahastu. Gehitu ogi-mamia, esnetan eta xukatuta, baratxuri eta perrexil xehatuak, arrautza, gatza eta piperbeltza (azken horiek aukerakoak dira). Ondo nahastu, masa homogeneoa osatu arte, eta utzi hozkailuan 30 minutuz. Denbora hori igaro ondoren, hozkailuaren nahastea atera, bolak sortu eta irinetik pasatu. Olioa zartagin batean berotu, albondigak frijitu eta gorritu ahala lapiko batera pasatu. Albondiga guztiak gorritu eta frijitu ditugun olioaren zati bat aprobetxatuz, erregosi kipula, porrua eta azenarioak, dena juliana eran txikituta (zerrenda meheak). Barazkiek kolorea hartzen dutenean, bota koilarakada bat irin eta basotxoa ardo. Su bizian egosi, eta txikitu ondoren, bota tomate zurituak eta ebakiak, bi baso ur, gatza eta piperbeltza. Utzi barazkiak 15 minutuz egosten; ondoren, pasatu saltsa txinatar koladoretik eta bota albondigetara. Baratxuri- eta perrexil-ale bat txikitu eta zartaginean salteatu. Gehitu txanpinoi garbiak eta xaflatan moztuak eta ilarrak, eta, berehala, bota saltsa gainean albondigekin. Albondiga-lapikoa saltsarekin, txanpinoiekin eta ilarrekin egosi 10 minutuz, eta lapikoan bertan zerbitzatu mahaian.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
638 | 42,9g | 13,3g | 10,7g | 1,3g |
32% | 61% | 66% | 12% | 22% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Haragi-hondarrak aprobetxatzeko baliabide ona izan dira beti albondigak, eta murtxikatzeko zailtasunak dituztenak haragia jateko formula egokia. Egokiagoa da kontsumitzaileak berak hautatzea albondigak egiteko orduan konbinatu nahi dituen haragi-zatiak, eta, hala, zatirik gihartsuenak aukeratu ahal izatea. Ontziratuta datorren haragi xehatua beti da kalorikoagoa, zati koipetsuagoak nahasten baititu. Platera barazkiz eta saltsa arinarekin laguntzea oso egokia da, eta patata frijituen goarnizioaren ordez, zaporetsua baina gantz eta kaloria gehiagorekin. Albondigak frijitzean, platera kaloriko bihurtzen da; beraz, argaltzeko edo gantza kontrolatzeko dietetan errezeta hori egokia izatea nahi bada, komeni da albondigak lurrunetan prestatzea, ez frijituta, eta, hala, nabarmen murrizten dira errezetaren kaloriak. Errezeta egitean gatzik gabe, gozagarri hori kontrolatu behar dutenek jan dezakete platera.
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso