Arrautza plantxan tomate-saltsarekin, piperrekin eta beso iberikoarekin

Prestaketa
Moztu piper erreak zerrendatan, eta gorde. Zartagin itsasgaitz batean, oliba-olio txorrotadatxo batekin, egosi plantxan arrautza urtua, zuringoa egosi arte, baina gorringoa likidoan utzi. Muntaketa-eraztun batean piper erreen base bat jarri, eta horren gainean arrautza plantxan. Uztaia kontu handiz moldatuko dugu, eta tomate-saltsa beroarekin zerbitzatuko dugu, beso iberiko zatitxoekin apainduta.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
407 | 35,6g | 7,4g | 1,1g | 0,8g |
20% | 51% | 37% | 1% | 13% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Errezeta erraz eta tradizional bat, jakiak aukeratu eta prestatzeko modua dela eta, bigarren plater txiki bat edo plater bakar bat bihurtzen da, edozein pertsonaren dietaren parte izan daitekeena.Elikagaiak kontsumitzeko gaur egungo
gomendioen arabera, arrautzak 4-5 ale kontsumitu behar ditu astean. Arrautzaren proteinen balio biologiko handiak zehazten du plateraren izaera proteikoa, eta hori paleta iberiarrarekin (edo urdaiazpikoarekin, gustuen eta lehentasunen arabera) osatzen da. Piperrek eta tomate-saltsak, koloreaz gain, eguneroko dietan behar diren bitamina, mineral, zuntz eta antioxidatzaileen (beta-karotenoa, likopenoa) zati bat ere ematen dute.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia al huevo
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipertensión arterial