Arroz-esne krema eta esne-aparra

Prestaketa
Esnea limoi- eta kanela-oskolarekin irakin. Irakiten hasten denean, gehitu arroza eta utzi gozo-gozo egosten 30 minutuz. Ondoren, gehitu azukrea eta egosi 15 minutu gehiago. Denbora hori igarotakoan, limoi-azala eta kanela kendu, eta arroza eta esnea iragazki batekin bereizi. Arroza esne pixka batekin birrindu, krema fina osatu arte. Kopa batean, mahaspasa birhidratatuen hondoa jarri, eta arroz-krema fina gehitu. Gainerako esnea esne-gain pixka batekin eta kanela pixka batekin nahastu, eta hagaxka-irabiagailu batekin muntatu. Amaitzeko, esne-aparra bota arroz-kremaren gainean.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
234 | 2,8g | 1,7g | 30,7g | 0,1g |
12% | 4% | 8% | 34% | 1% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Errezeta honi esker, arroz-esnezko plater tipikoa beste modu batera jan daiteke, krema leun gisa. Elikagaiak ez dira aldatzen; platera energetikoa da, arrozaren karbohidrato-ekarpen handiagatik eta erantsitako azukreagatik. Esnea da errezetaren elikagai proteikoa, eta bere elikagai guztiekin aberasten du: kaltzioa, fosforoa, A eta D bitaminak, B2... Korintoko mahaspasek ere azukreak pilatzen dituzte, eta, beraz, postrea ahogozoa izan ez dadin, komeni da kopuru egokia gehitzea apaingarri gisa erabil dezaten. Esne-postre gozoa da, eta beste postre gozo batzuk ordezka ditzake, hala nola natillak eta flanak.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Obesidad o sobrepeso