Arroza alkatxofekin

Prestaketa
Arrozarentzako barazki-frijitua kalabazina eta tipula laukitxotan ebakita egingo dugu. Piperrak ere berdin mozten dira, aurretik haziak kenduta. Olioa lapiko batean berotu eta tipula su motelean berotu 5 minutuz. Su berdinarekin, ondoren kalabazina eta piperrak bota, eta dena utzi gorritzen hasi arte. Gatz-puntuan jarri. Gehitu arroza eta utzi barazkiekin sueztitzen. Estali barazki-salda urarekin, gehitu orburu-bihotzak kontserban, eta utzi su baxuan 18 minutuz. Lapikoa sutatik atera, eta 5 minutuz eduki agerian. Bero zerbitzatzen dugu
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
364 | 7g | 1,2g | 8,3g | 1g |
18% | 10% | 6% | 9% | 17% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Arroza ia elikagai guztiekin konbinatzen den zereala da. Kasu honetan, barazkiekin egiten da, txikienen artean barazkien kontsumoa sustatzeko modu egokia. Arrozak karbohidrato konplexuak ditu, eta barazkiek bitaminak, mineralak eta zuntza dituzte. Nahiz eta arroza kontraindikatua dagoen idorreriaren kasuan, barazkiekin batera joanez gero, hesteetako igarotzea errazten du. Menuaren zuntz-ekarpena hobetu daiteke, lehen platereko entsalada eta postreko fruta barne. Oro har, adin guztietarako da egokia plater hau. Sodio-kontrola duten dietak egiten ari direnentzat, kontserbako orburuak freskoekin ordezkatzea gomendatzen da, gatzik gehitu gabe.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Hipertensión arterial