Baba freskoen erregosia alkatxofekin

Prestaketa
Baratxuriak eta tipulak garbitu eta juliana eran moztu (zerrenda meheak). Orburuetako hosto gogorrak kendu, erditik zatitu eta harizpiak barrutik atera ondoren, laurdenetan moztu, eta limoi-zukuarekin busti, ilundu ez daitezen. Babak zuritu. Barazki guztiak banan-banan garbituko ditugu. Jarri lapiko bat sutan olio pixka batekin, eta erregosi kipulak. Ondoren, baratxuriak, tomate zatikatuak eta noizean behin nahastu. Frijituta dagoenean, gehitu orburuak eta, ondoren, babak ur pixka batekin (edalontzi bat). Estali lapikoa eta utzi su motelean prestatzen. Ur pixka bat botako dugu erreguak behar duen aldiro. Orburuak eta babak prestatuta daudenean, gatz-puntuan jarri. Bero zerbitzatzen dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
326 | 20,8g | 3,4g | 9,8g | 0,8g |
16% | 30% | 17% | 11% | 13% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Babak eta orburuak nabarmendu egiten dira gainerako barazkien artean, zuntz asko dutelako. Hori dela eta, idorreria duten pertsonei mesede egiten die bereziki, nahiz eta komeni den neurrian jatea gasak sortzeko joera dagoenean. Baba freskoek lehorrek baino kaloria gutxiago dituzte, karbohidrato gutxiago baitute. Bitaminarik garrantzitsuenak azido folikoa, C eta B3 bitaminak eta potasioa eta magnesioa dira mineralen artean. Orburuetan, behazun-xixkuaren funtzioa estimulatzen duten, digestioa hobetzen duten eta kolesterolaren sintesi endogenoa saihesten duten substantziak aurkitzen ditugu. Platera antioxidatzaile-iturri ona da, tipulatik, baratxurietatik eta tomatetik datorrena. Konposatu horiek babes-efektua eragiten dute erradikal askeen aurrean, zeinak zenbait gaixotasunekin lotzen baitira, hala nola endekapenezkoak eta tumoreetakoak. Barazkien balio kalorikoa txikia da; beraz, olio gutxiago erabiltzen bada, plater arin eta gomendagarria lortzen da argaltzeko dietetan hartzeko.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Cálculos en la vesícula biliar
- Gastritis
- Meteorismo