Bakailao-solomoak saltsa berdean

Prestaketa
Bakailao gezatua erosten bada, ez da beharrezkoa uretan hainbeste orduz uztea. Aukera ona sukaldean aritzeko astirik ez dutenentzat. Bakailao freskoa aukeratuz gero, utzi bakailaoa uretan 24 edo 36 orduz, eta aldatu ura hiruzpalau aldiz. Ondo gezatu ondoren, hezurrak eta ezkatak kontu handiz kendu eta sukaldeko trapu garbi batekin lehortu. Baratxuriak xerratan moztu eta sutan jarritako buztinezko kazolan bota oliba-olio birjinarekin. Epeltzean, gehitu bakailao-solomoak, aurretik irin pixka batekin pasatuak. Ondoren, bota ura edo arrain-salda. Utzi su motelean egosten hamar bat minutuz, eta eman buelta kontu handiz. Gainetik txikitutako perrexila hautseztatu eta lapikora mugituko da, balantzan, zerbitzatu baino minutu batzuk lehenago.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
331 | 25,5g | 4,3g | 0,1g | 0,1g |
17% | 36% | 21% | 0% | 2% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Bakailaoa zapore bikaineko arrain zuria da. Balio biologiko
handiko proteina-iturri ona da, eta gantz-eduki nahiko txikia du. Oraingoan,
bakailaoarekin batera, arrain-plateretan gehien
erabiltzen den saltsetako bat dago: saltsa berdea. Saltsa
horrek kolore berdea du, perrexila duelako. Gainera,
oliba-olioa ere badu; beraz, nahiz eta
plateraren gantz-edukia handitu egingo den, kontuan hartu behar da
olio horrek ematen duen koipea asegabea dela eta, beraz, odoleko kolesterol-maila murrizten laguntzen
duela.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia al pescado
- Intolerancia al gluten (celiaquía)