Barazki-purea

Prestaketa
Errezeta hau errazago egiteko, kontserbako barazki-mazedonia erabil daiteke, patata egosiekin batera. Beraz, barazkiak patatekin sueztitu besterik ez litzateke egin behar. Osagai freskoekin ohiko errezeta aukeratu nahi izanez gero, nahikoa litzateke ohar hauek kontuan hartzea. Altzairu herdoilgaitzezko kazola batean, aurrez zuritutako, garbitutako eta zatitutako barazkiak egosi. Su motelean egosten ordu-erdi eman ondoren, egosketako uraren zati bat kendu, eta irabiagailu batekin txikitu, sutatik kanpo. Ondoren, oliba-olio birjina bota, pixkanaka-pixkanaka, eta krema lodi eta trinkoa jarri. Azkenik, gatza probatzen dugu, beharrezkoa bada gatza botaz. Epel zerbitzatzen dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
195 | 5,5g | 1g | 8,2g | 0,4g |
10% | 8% | 5% | 9% | 7% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Krema horren barazki-barietateak bitamina, mineral, zuntz eta antioxidatzaile ugari ematen dizkio plater honi. Kalabazak kremositatea ematen dio errezetari, eta horrek itxura eta zapore oso atseginak ematen dizkio. Purea egiteko, patatak -karbohidrato-iturri ona-, kalabaza, porrua, ilarrak eta azenarioa erabiltzen dira. Horiek, mantenugai asko dituztenez, oso onuragarriak dira osasunerako. Plater hau adin guztietarako eta argaltzeko dietetarako da egokia, kaloria gutxi baititu. Dietako sodioa murriztu behar izanez gero, barazki freskoetara jotzea komeni da, eta gatza ongailutzat ez hartzea.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis