Batato-krema fruitu lehorrekin

Prestaketa
Lapiko batean oliba-olio beroarekin, erregosi kipula, porruak, baratxuri-hortzak eta boniatoak, guztiak modu lodian zatituta. Barazkiak gorritzen direnean, saldarekin eta soja-esnearekin busti. Gatzatu nahasketa eta utzi egosten 30 minutuz su motelean. Txikitu prestakin guztia irabiagailu batekin, pure fin eta homogeneoa lortu arte. Purea gatz-puntuan jarri, eta zapore-ukitu bat eman, xerezko ozpinarekin eta oliba-olio birjina estrarekin. Zerbitzatu krema fruitu lehorrekin gainetik.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
497 | 35,7g | 5,9g | 13,6g | 1g |
25% | 51% | 30% | 15% | 17% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Boniatoarekin patataren errezeta berak edo ia guztiak presta daitezke. Karbohidratoen aberastasun bera du (zertxobait handiagoa boniatoan). Fruitu lehorrekin nahastean, batatoaren gozotasun naturala konpentsatzen da, azukre gehiago baitu, patataren aldean. Errezeta horrek, energia ematen duenez, arroz-, pasta- edo lekale-plater bat ordezten du. Errezetaren bitamina-ekarpenari dagokionez, lau dira arreta gehien merezi dutenak: C bitamina, azido folikoa, beta-karotenoa (organismoan A bitaminaren aitzindari) eta E bitamina. Arazoa da beroak nabarmen murrizten duela lehenengo bien edukia. Gainera, tuberkulu hori, plateraren osagai nagusia, potasio-, fosforo- eta magnesio-iturri ona da.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Meteorismo