Bisigua fruitu lehorrez betea

Prestaketa
Bisiguari burua kendu, tripatik ireki eta erdiko hezurra kendu. Berotu bol batean 15 minutuz, ur beroarekin. Mahaspasak xukatu eta perretxikoekin nahastu, xerratan ebakita, almendrekin eta perrexil xehatuarekin, pinaziekin, ogi birrinduko koilarakada batekin eta arrautza irabiatuarekin. Nahasketa honekin bisigua bete, tripa josi eta gatza botako dugu. Bota gainetik dagoen ogi birrindua, eta jarri labe-iturri batean. Bota ardoa, ur-zorrotada bat eta limoi-zukua. 30 minutuz laberatu, 200 °C-an. Erre ondoren, erretako plakaren zukua berreskuratuko dugu, eta, plakan erreta geratu diren hondakinekin batera, iragazgailutik pasako dugu. Saltsa hori murrizteko, arrain-salda pixka bat jarri, eta, behar izanez gero, arto-irin pixka batekin lotuta, gatz-puntuan jarri. Arrain osoa aurkeztuko dugu saltsaren zati batekin eta saltsaren gainerakoa saltsan. Xerrak balira bezala zatitu, betegarria ez apurtzeko, eta saltsarekin zerbitzatu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
414 | 24,1g | 3,4g | 11,5g | 0,5g |
21% | 34% | 17% | 13% | 8% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Bisigua oso arrain preziatua da, zapore atseginari eta haragiaren kalitateari
esker. Gainera, balio
biologiko handiko proteina-iturri ona da, eta oso koipe gutxi du, dagoen arrain
gihartsuenetako bat baita. Kasu honetan, bisigua
oso modu original eta erakargarrian prestatzen da, fruitu lehorren betegarria aurkezten baita, zapore desberdina
ematen diotenak. Fruitu lehor horiek egoteak areagotu egiten
du plateraren gantz-edukia, baina kontuan hartu behar da ematen
dituzten gantzak "gantz onak" direla,
hau da, odoleko kolesterol-maila murrizten laguntzen duten gantz asegabeak.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Osteoporosis
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Gastritis
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso