Bizkar-rustidoa mahaspasekin eta txanpinoiekin

Prestaketa
Zartagin batean olio pixka batekin gorritu tipulak laukitxotan ebakita, eta baratxuriak xerratan moztu, 10 minutuz, soja-saltsa tanta batzuekin. Ondoren, mahaspasak, solomoa xerra mehetan moztuta eta soja-koilarakadatxo bat. Su ertainean egosi 10 bat minutuz. Zartagin batean, oliorik gabe, xerratan txigortu txanpinoiak, eta behin eta berriz eragin, erre ez daitezen. Azken unean, egosi txanpinoiak. Beraiekin apaindu eta zerbitzatu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
286 | 14,1g | 3g | 6,7g | 0,5g |
14% | 20% | 15% | 7% | 8% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Txerrikia ona eta mamitsua da, prestatzen den edozein modutan ere. Errendimendu handieneko animalia da, dena aprobetxatzen baita. Solomoa da, agian, animalia honen zatirik kontsumituenetako bat, prestakin asko onartzen dituelako eta mundu guztiari gustatzen zaiolako, bereziki haurrei. Kalitate oneko proteinak ematen ditu, eta koipe gutxien duen txerri-piezetako bat da. Koipe gutxiko sukaldaritzako teknikekin prestatzen bada, dieta hipokalorikoetan sartzeko plater aproposa da. Txerrikia bereziki aberatsa da B1 bitaminan.
Txanpinoiek platera zuntzez aberasten dute, baina, purina ugari duenez, neurriz hartu behar dira hiperurizemia edo hezueria izanez gero.
Mahaspasak mahatsen bertsio lehortua dira, eta oso ondo konbinatzen dira haragizko platerekin, zapore gozoa ematen baitiete. Fruta freskoa lehortzen denean, ur gutxiago izaten du, eta horrek mantenugaien kontzentrazioa eragiten du. Fruta lehortuen
balio kalorikoa handia da karbohidrato sinple edo azukre ugari dutelako; beraz, ez dira egokiak diabetesarentzat. Potasio-iturri garrantzitsua dira, nerbio-bulkada transmititzeko eta sortzeko eta muskulu-jarduera normalerako beharrezkoa den minerala. Giltzurrun-gutxiegitasunean, mineral hori ezin da kendu eta odolean metatzen da, eta arazo larriak eragin ditzake. Horregatik, fruta lehortuak ez dira egokiak gaixotasun hori duten pertsonentzat.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia