Bruselazak ganba eta muskuiluekin

Prestaketa
Egosi azak ur gazitan 12-15 minutuz. Xukatu eta gorde bexamel saltsa prestatzen dugun bitartean. Bexamel bat prestatuko dugu irina urtu den gurinean sueztituz eta pixkanaka esnea botaz. Gatz-puntuan jarri, eta marratutako intxaur moskatuarekin hautseztatuko dugu. Zartagin batean, gorritu baratxuri zuritu osoa eta ganbak zurituta, aldez aurretik egositako muskuiluen haragiarekin batera. Gehitu azak ganbei eta erregosi multzoa. Jarri azak eta ganbak labearekiko erresistentea den ontzi batean, eta bota bexamela. Hautseztatu gazta birrinduarekin eta gainerre goiko geruza pixka bat gorritu arte.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
432 | 32,6g | 7,5g | 10,6g | 0,9g |
22% | 47% | 37% | 12% | 15% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Bruselako azak edo errepollitoak gero eta ezagunagoak dira, baina zaila da sukaldaritza tradizionalean sartzea. C bitamina, folato, A probitamina eta B taldeko bitaminatan aberatsak dira, baita potasioa, fosforoa eta magnesioa ere. Zuntz asko duenez, hesteetako igarotze prozesua errazten du, eta, beraz, idorreria gertatuz gero, barazkiak jatea komeni da bereziki, nahiz eta bigunak izan daitezkeen. Errepollitoak azaren familiako barazkiak dira, eta horiek guztiak deribatu sulfuratuetan aberatsak dira. Konposatu antioxidatzaileak dira, eta horiek guztiek sortzen dute usain bizia. Plater hau, osagai-aniztasuna dela eta, plater bakarra izan daiteke, aurrez entsalada askotarikoa jarrita eta menua esneki-postre batekin osatuta (flana, natillak, jogurta...). Koipeak kontrolatzeko dieta egiten bada, bexamel arina egin daiteke esne gaingabetua eta koipe gutxiko gazta erabiliz. Itsaskia, ganbak eta muskuiluak proteina eta koipe eta kolesterol gutxi dute. Osagaien konbinazioaren ondorioz, errezeta hau oso zaporetsua da, baita gatza kendu behar bada ere. Bruselako azak goarnizio bikaina dira haragi- edo arrain-platerentzat.
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipertensión arterial
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo