Dilista-kaputxinoa hirugihar kurruskariarekin

Prestaketa
Lapiko altu batean olio beroarekin salteatu dilistak egosteko erabiliko ditugun barazkiak (azenarioa, tipula, baratxuria eta porrua) eta hirugiharraren zatia. Barazkiak salteatutakoan, dilistak gehitu, urez estali eta egosi. Egosita daudenean, atera hirugiharra. Puregailutik dilistak eta barazkiak pasatu, egoste-urarekin batera, gaineratu esne gain likidoa eta pasatu txinatar koladore batetik. Minutu batzuk besterik ez ditugu egosten su motelean. Gatza eta piperbeltza bota. Bota dezagun dilista-krema aho zabaleko kopa batean, gainean patata-pure findu pixka bat oliba-olioarekin eta esne-gain likidoarekin, gatz eta piperbeltz puntu batekin. Patata-kremaren gainean, hirugihar egosi zati bat jarri, zatituta eta urreztatuta, zartagin itsasgaitz batean.
Panceta apaingarri gisa ikusten da errezeta honetan. Ganba edo otarrainxkekin ordezka daiteke, platerari balio osasungarriagoa ematen diotenak.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
685 | 46,1g | 14,5g | 5,4g | 1,1g |
34% | 66% | 73% | 6% | 19% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Plateren aurkezpena funtsezkoa da errezeta arrunt bat, adibidez, dilista-krema, festa-menu batean ondo egokitzen den diseinuzko plater bihurtzeko.Osagaien nutrizio-dentsitatea
dela eta, oso egokia da kantitate txikian jatea. Dilistek, lekale diren aldetik, bolumen txikian biltzen dute mantenugai osasungarrien dentsitate handiena (karbohidratoak, proteinak, ia koipeak, zuntza, eta bitamina eta gatz mineral ugari). Esne-gain likidoa eta hirugiharra koipeak batzen dituzten elikagaiak dira, eta gehien kontzentratzen duten gantzak saturatuak dira; beraz, neurriz gehituko dira.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso