Eguberrietako entsalada

Prestaketa
Otarrainxkak ur irakinetan egosi, gatz pixka batekin eta laranja-azal batekin 2 minutuz. Kolorez aldatu eta burua gorputzetik askatzen denean, uretatik atera eta berehala hozten dugu, minutu batez izotza duen uretan.
Eskarola garbitu eta lehortu. Granadako aleak aterako ditugu. Zuritu eta zatitu laranjak zati garbietan. Oliba-olioa, mugurdi-ozpina eta gatz pixka bat nahastu. Platerean hostoak, otarrainxka egosiak eta zurituak, granada-aleak eta laranja-zati txikiak jarri. Ozpin-olioarekin ondu eta unean bertan zerbitzatuko dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
108 | 7,9g | 1,1g | 4,1g | 0,4g |
5% | 11% | 6% | 5% | 7% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Eskarolaz egindako entsalada honek nutrizio-ezaugarri garrantzitsuak ditu. Landare honek K eta B9 bitamina ugari ditu eta kaloria gutxi ematen ditu. Burdina, proteinak, kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, magnesioa, fosforoa eta A eta C bitaminak ere nabarmentzen dira. Otarrainxkekin prestatzen da, eta iodoa, proteinak, burdina, kaltzioa, potasioa eta B3, B12, E eta K bitaminak gehitzen zaizkio. Laranjak eta granadak A, C, K bitamina, kaltzio, potasio, magnesio eta zink ugari ematen dute. Kaloria gutxiko errezeta da, baina azken koipe-kantitatea handia da, eta hori kontuan hartu behar da. Askotariko platera da nutrizio-propietateei dagokienez.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Obesidad o sobrepeso