Erreboiloa labean plantxan egindako barazkiekin

Prestaketa
Patatak xerra meheetan moztu eta pixka bat frijitu, labeko erretilu batean jarrita. Jarri erreboiloa patata gainean olio eta gatz pixka batekin. Sartu labean tenperatura ertainean (180 °C). Arraina ia erreta dagoenean, baso bat ardo zuri gehitu. Minutu batzuk gehiago egosten utzi, eta jateko prest dago. Tomateak, tipulina eta berenjenak jarri, guztiak xerratan moztuta eta plantxan edo zartaginean olio gutxirekin erreta.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
439 | 24,4g | 4,6g | 8,2g | 0,5g |
22% | 35% | 23% | 9% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Erreboiloa mihi-arrainaren edo oilarraren antzeko itxura duen arrain erdi-koipetsua da. Haragia oso preziatua da, eta zapore delikatuak prestakin errazak behar ditu, hala nola plantxan, lurrunetan edo labean prestatua. Nutrizio-konposizioari dagokionez, kalitate oneko proteinak ditu, baita omega 3 motako gantza ere, osasunarentzat oso onuragarria dena, eta potasioa eta fosforoa bezalako mineralak. Barazkiekin eta patatekin
laguntzea oso egokia da dietari dagokionez, elikagai horiek ematen dituzten elikagaiek arrainaren nutrizio-balioa osatzen baitute.
Patatek, funtsean, karbohidrato konplexuak izaten dituzte almidoi eran. Diabetikoek murriztu egin behar dute karbohidrato horren kontsumoa, gehiegi hartzeak odoleko glukosa-mailan desorekak eragin baititzake. Plantxan egindako
barazkiek zapore aparta dute, eta, gainera, zuntza eta bitaminak bezalako substantzia garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Barazkien konposatu antioxidatzaileen edukia ere nabarmendu behar da, hala nola tomatearen likopenoa, minbiziari aurre egiteko babes-efektua eragiten duena.
Adin guztietarako da gomendagarria plater hau, eta olio gutxi erabiltzen bada, pisua kontrolatzeko dietetan sar daiteke.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado