Espinaka-kroketak
Prestaketa
Tipula eta baratxuriak brounoisse (xehatu fina) eta perrexil pixka batekin frijitu. Ondoren, bota esnea, ziazerba zatitu eta garbiekin eta aurreko frijituarekin batera. Utzi 4 minutuz irakiten, eta sutatik kanpo, gehitu 4 koilarakada arto-irin, esne hotzetan disolbatuta, eta arrautza gordin bat. Etengabe nahasten dugu pasta trinko bat eratu arte. Jarri berriro masa su motelean, beti eraginez, 5 minutu gehiago eta atera sutatik, erretilu batean botaz hoztu dadin. Pasta erabat hotza dagoenean, kroketak egiten hasiko gara (biribilak edo luzeak), eta, ondoren, irinarekin, arrautza irabiatuarekin eta ogi birrinduarekin birrindu. Kroketak egin ondoren, frijitu olio berotan, eta utzi paper xurgatzailearen gainean, gehiegizko olioa aska dezaten.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
1043 | 83,7g | 15,9g | 10,1g | 1g |
52% | 120% | 80% | 11% | 17% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Oso modu egokia da txikienen artean landare-kontsumoa sustatzeko; izan ere, askotan ez zaizkie gustatzen nutrizio-balio handiko elikagai horiek. Espinakak kaloria gutxiko barazkiak dira, bitamina ugarikoak (beta-karotenoa, folatoak, C bitamina...) eta magnesioa eta potasioa bezalako mineralak. Gainera, zuntz iturri bikaina dira, hesteetako igarotzea hobetzen duena. Bexamelak karbohidrato konplexuak (irinaren almidoia) eta proteinak, koipeak, kaltzioa eta B2, A eta D bitaminak (esnearena) ematen ditu. Kroketa horiek, beste frijitu batzuk bezala, neurriz kontsumitu behar dira. Adin guztietarako dira egokiak idorreria dagoenean, baina ez pisua galdu nahi duten edo gantzetan kontrolatutako dietak behar dituzten pertsonentzat.
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Gastritis
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso