Garbantzu-gisatua pinaziekin

Prestaketa
Garbantzuak, aurreko egunean beratzen utzita, bi orduz egosi behar dira ura, gatza eta erramua lapiko arrunt batean, edo 30 minutuz eltze azkar batean, presio maximoa lortzen den unetik kontatzen hasita. Bitartean, txikitu kipula, baratxuriak eta perrexila, eta irabiagailu batean jarri piperrautsa, gatz eta piperbeltz pixka bat, tomate-purea eta azafraia. Txikitu pixka bat, eta bota garbantzuak egosteko ura. Jarri buztinezko kazola bat sutan urdaiarekin eta txerri-oin egosiarekin; gorritzen hasten denean, gehitu olioa eta nahastu irabiagailua. Erramua kendu ondoren xukatu diren garbantzuak gehitu. Pinaziak ere gehitzen dira. Gisatua su motelean eduki, ordu-laurden batez.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
502 | 28,7g | 6,2g | 3,1g | 0,6g |
25% | 41% | 31% | 3% | 10% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Garbantzuak karbohidrato konplexu ugari duten elikagaiak dira. Proteinak ere badituzte,
baina ez dira haragia, arraina edo
arrautzak bezain osoak. Plater horretan, garbantzuak
tipula-, baratxuri- eta tomate-saltsa izaten dute, eta, beraz, platerak bitaminak, mineralak eta eragin antioxidatzailea duten substantziak ere
izango
ditu. Kontuan hartu behar da, osagai horiez
gain, errezetak beste batzuk ere badituela, hala nola txerri-oina edo hirugiharra, zeinak
koipea eman eta plateraren kaloria-edukia handitu egingo baitute.
Plateraren aurkezpena osatzeko, pinaziak, kaloria askoko
fruitu lehorrak erabiltzen dira. Hala ere, kaloria
horiek gantz asegabeek eragiten dituzte,
odoleko kolesterol-maila murrizten laguntzen baitute.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso