Haragi-burruntziak gazta urdinezko saltsarekin

Prestaketa
Haragia hiru zentimetro inguruko kubotan zatituko dugu. Txandaka sartu brotxetetan. Olioa gatzarekin, baratxuri-ale batekin eta sukaldeko brotxa batekin nahastu, eta brotxetak bernizatu. Parrillan edo plantxan egin 5 minutuz, eta buelta eman etengabe, uniformeki gorritu daitezen. Zerbitzatzeko, gazta urdinezko saltsa jarri. Gazta urdinaren saltsa : Tipula xehe-xehe txikitu, eta, ontzi batean, urtu gurina poliki-poliki, eta erregosi kipula, garden gelditu arte. Gazta zati txikitan bota eta su motelean urtu, etengabe eraginez. Urtua dagoenean, esnea eta esne-gaina bota, poliki eta etengabe eraginez, su motelean. Homogeneoa ikusten denean eta irakiten hasten denean, sutatik kendu eta gatz pixka bat bota.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
285 | 15,5g | 6,9g | 1,5g | 0,6g |
14% | 22% | 35% | 2% | 10% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Txitxi-burruntziak elikagaiak kontsumitzeko modu desberdina eta erakargarria dira. Kasu horretan, era askotako haragia aukeratzen da (txerrikia, oilaskoa eta txahalkia), kontsumitzaileak nahi bezala. Horiek guztiek balio biologiko handiko proteinak ematen dituzte, eta ez gehiegizko gantz-edukia. Haragi-zatien artean, barazki batzuk tartekatu daitezke, eta, brotxetei itxura atseginagoa emateaz gain, hainbat bitamina eta mineral ematen dizkiote platerari, bai eta osasunerako oso onuragarriak diren eragin antioxidatzailea duten substantziak ere. Saltsa aparte zerbitzatzea komeni da; izan ere, gazta urdinez eta esne-gainez eginda dagoenez, koipea eta kalorikoa dira nagusi, eta gehiegi kontsumituz gero, gogaikarria.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso