Haragiz betetako piperrak pikillo-saltsarekin

Prestaketa
Pikillo-pototik zortzi pieza bereizi, eta saltsa egin gainerakoekin. Frijitu kipula erdiarekin, oliba-olioz estalita. Sutan utzi hamabost minutuz eta irabiagailutik pasatu dena. Piper berdeak olio gutxirekin erre edo frijitu, puskatu gabe zuritu eta gorde. Sueztitu tipula-erdia brunoise eran moztua (xehatu xehea) zartaginean, eta gehitu haragi txikitua kalabazinarekin eta azenario txikituekin batera. Guztia kozinatuta dagoenean, ogi-mamia gehitu behar zaio, esnean nahastu ondoren. Dena pikatzailetik pasatu eta zortzi piperrak bete. Softipula-saltsa juliana eran moztuta (zerrendatan), pikilloko piperrak gehitu. Sutan utzi hamabost minutuz, eta irabiagailutik pasatu dena. Aurkezteko, jarri saltsa plateren hondoan eta jarri piperrak gainean, perrexil txikituarekin hautseztatuta.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
707 | 55g | 10,3g | 19,5g | 0,6g |
35% | 79% | 52% | 22% | 11% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Hori ideia ona da barazkiekiko zaletasuna sustatzeko eta eguneroko kontsumoa modu originalean areagotzeko.
Piper berdea C bitamina asko duelako nabarmentzen da. Bitamina hori kozinatzean suntsitzen da, baina oraindik ere oso ondo aprobetxatzen dira elikagaiak, kalabazinean, azenarioan eta tipulan bezala, beroak ez baitie eragiten; mineralak (potasioa, magnesioa, burdina), antioxidatzaileak (karotenoideak) eta zuntza dira.
Txahalkiak platera aberasten du balio biologiko handiko proteinak, B12 bitaminak eta burdina bezalako mineralak emanez. Adin guztietarako errezeta egokia
da.
Haien osaera batez ere gantzik ez duten barazkietan oinarritzen bada ere, kontuan hartu behar da gehien erabiltzen den sukaldaritza-teknika frijitua dela, eta, ondorioz, jakiak olioa xurgatzen du, eta, neurri handi batean, plateraren kaloria-balioa handitzen du; beraz, pisua kontrolatzeko dieta egiten duten pertsona guztiek hartu beharko dute kontuan.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)