Itsaski-lasagna

Prestaketa
Egosi pasta-orriak gatzarekin irakiten dagoen uretan. Egosi ondoren, gorde ur hotzetan.
Jarri gurina olio pixka batekin eta tipula xehatua fin-fin. Ondoren, txangurro-haragia edo txangurru-haragia gehitu, ganba zuritu eta zatituekin. Sueztitu ondoren, gaineratu esne-gaina (tomate-saltsaren zati bat), bota gatza eta piperbeltza, eta berriro sueztitu multzo osoa. Pasta murriztu eta sortzen utziko dugu.
Oliba-olio pixka batekin, salteatu pixka bat kalabazina xafla mehetan ebakita.
Jarri lasagna plaka bat. Gainean, kalabazin-xerra salteatuak eta txangurroaren eta ganben nahasketa. Beste plaka batekin estali, eta berriro egingo dugu eragiketa. Gazta gainetik birrindu, ganba-kolatxo batzuk zuritu eta labean sartu hamar bat minutuz, gainerre arte.
Zerbitzatu bero oinarrian tomate-saltsa pixka batekin.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
632 | 46,7g | 21,1g | 3,5g | 0,3g |
32% | 67% | 106% | 4% | 6% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Platera itsaskiz egina dago eta, beraz, ez da egokia azido urikoa edo kolesterol altua bezalako patologietarako. Itsaskia iodo, sodio, kaltzio, magnesio, fosforo, zink eta burdina ugari dituen elikagaia da. A eta D bitaminak ematen ditu, eta oso kaloria gutxi. Oraingoan lasagna ondoan aurkezten da, eta horrek energia gehiago ematen du eta plateraren testura aldatzen du. Gurinak, esne-gainak eta gaztak balio handiko kaltzioa eta proteinak gehitzen dizkiote platerari, eta, aldi berean, gantz eta kaloria pixka bat ere bai -batez ere esne-gaina eta gurina, zuria-. Zapore eta oparotasun handiko errezeta da; noizean behin jateko aproposa.
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Meteorismo
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis