Izokin ketuzko biribilkiak, aguakate-entsaladillaz beteak

Prestaketa
Patata osoa azalarekin eta azenarioa irakiten dagoen uretan egosi, gatz pixka batekin 30 minutuz. Egosi ondoren, patata zuritu eta kubo txikitan zatitu, azenarioa bezala, eta gorde. Zuritu aguakateak eta zatitu patataren tamaina bereko zatietan. Patata, azenarioa, aguakateak, laranja eta ganbak nahastu, eta oliba-olioa, ozpina eta gatz pixka bat bota. Egin entsaladilla bat maionesarekin eta arrautzen erdiekin (aurrez egosita). Paper filmean, izokin ketuaren xerrak zabaldu eta film-paperez estaltzen ditugu berriro. Arrabolarekin zanpatu, baina izokina ez hausteko kontuz, eta papera kendu. Zabaldu entsaladilla izokinaren gainean, eta biribildu tututxoak eginez. Film-paperean biltzen dugu, errulo-formari eusteko. Hozkailuan hoztu eta xerratan moztua aurkeztuko dugu, arrautza egosizko gorringoarekin, puregailutik pasatuta eta aguakate-xerra batzuekin.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
286 | 20,4g | 3,3g | 3,3g | 1,1g |
14% | 29% | 17% | 4% | 18% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Aperitibo energetikoa da. Janarien konbinazio originala probatu eta dastatzeko bidezko errazioa hartzea gomendatzen da, janari nagusiari goserik ez kentzeko eta dietak kaloriarik ez izateko.
Izokinari ematen zaion ketuak, kontserbatzeko teknika gisa erabiltzeaz gain, zapore eta usain bereziak ematen dizkio izokinari. Errezeta honetan izokin ketua da osagai nagusia, eta haren zaporea leundu egiten da patataz eta aguakatez beteta. Osagai horiek konbinatuz gero, proteinak, gantzak, kaloriak eta sodioa kontzentratzen dira. Arrain ketuak arrain freskoak baino hamar aldiz sodio gehiago du; beraz, ez da egokia hipertentsioa dutenentzat edo bere dietako gatza zaindu behar dutenentzat. Gainera, errezeta honetan ozpin-pepinoak eta olibak ere sartu dira, sodio asko baitute.
- Alergia a la caseína
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Obesidad o sobrepeso