Kakao-izozki supererraza

Prestaketa
Irabiagailu batekin nahastu kakaoa esnearekin disolbagarria. Irabiatu ondoren, gehitu esne gain likidoa. Kasu honetan, izozki krematsuak geratzeko, %35eko koipe-materia duen esnegaina erabiliko dugu (muntatzeko erabiltzen dena).
Nahasketa azken zapore-ukitua emateko probatzen dugu. Kakao disolbagarriak azukrea balu, ez genuke azukre gehiago erantsiko, baina kakao purua erabili badugu, orduan bai, azukrea (edo gozagarria) gehitu beharko diogu nahierara, nahi dugun zaporea lortu arte.
Bota nahasketa polo-formako izozki-moldeetan, eta jarri estalkia makilarekin, gero hartu ahal izateko, izoztu ondoren. Gau oso batez izoztu, 10 bat orduz, oso ondo gogortzeko, eta… Etxeko izozkiak jateko prest!
Barruan fruta-zatitxoak gehitu ditzakegu, udako frutak aukeratuz: melokotoia, abrikota, nektarinak… Edo fruitu gorrien zatitxoak, uda-amaierakoak bezala. Masustak eta mugurdiak bereziki ondo geratzen dira.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
256 | 20g | 12,5g | 13,4g | 0,2g |
13% | 29% | 62% | 15% | 3% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Errezeta gozoa, baina ez da egokia kontsumitzaile guztientzat. Esnearekin eta esne-gain likidoarekin, mantenugai garrantzitsuak ematen dituzten elikagaiak, hala nola kaltzioa, magnesioa, fosforoa, burdina eta A eta D bitaminak, baina, aldi berean, gantz aseen, azukreen eta kolesterolaren iturri dira. Azukre, koipe eta mantenugai gehiago dituen kakao azukredunarekin prestatzen da. Neurriz eta oso noizean behin kontsumitu beharreko errezeta da.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Hipertensión arterial
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis