Kalabazinak izokin ketuarekin

Prestaketa
Kalabazinak garbitu eta bakoitza lau zatitan moztu, barreneko 3/4 koilaratxo batekin hustu, kalabazin-enborrak gatzez irakiten dagoen uretan egosi, dentera iritsi arte. Xukatu, ur hotzetik pasatu eta gorde. Tipula txikitu eta poliki-poliki sueztitu oliotan, gorritu arte. Gehitu kalabazinen betegarria pipitarik gabe, eta erregosi dena minutu batzuez kozinatuta dagoenean, atera kazola sutatik. Bexamel bat egin gurinarekin, irinarekin eta esnearekin, gatza eta piperbeltza bota, eta bexamela lodi dagoenean izokina bexamelarekin eta tipula eta kalabazinarekin nahastu. Kalabazin-enborrtxo bakoitza izokin-nahasketako koilarakada batekin bete, eta bexamel pixka batekin estali. Sartu labean gainerretzeko. Itsaski-saltsa pixka batekin lagunduko dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
192 | 7,8g | 3,1g | 6g | 1,7g |
10% | 11% | 15% | 7% | 28% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Barazki beteak modu
egokia dira txikienei elikagai nutritibo horiek eskaintzeko,
normalean ez dituzte jaten. Errezeta honetan izokin ketuz egina dago
betegarria, eta platerari ezaugarri
organoleptiko oso zehatz eta atseginak ematen dizkio. Hala ere, garrantzitsua da
kontuan hartzea arrain ketu horiek gatz asko dutela, eta, beraz,
arteria-hipertentsioa edo likido-erretentzioa duten pertsonek
neurrian edo murriztuta kontsumitu behar dituzte.
Kalabazinen betegarria mamitsua eta trinkoa izan dadin, bexamel
saltsa gehitzen da. Horren osagaiek proteinak
eta mineralak izateaz gain, plateraren kaloria-edukia handitzen dute.
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Gastritis
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)