Liba-xerrak barazki salteatuen ohe gainean

Prestaketa
Arrain-zatiak atera, irinetan arrautzaztatu eta irabiatutako arrautzaren babesa eman. Zartagin batean, su ertainean, olio beroarekin frijitu arrain-xerrak, alde bakoitzeko minutu bat. Xerra frijituak zartaginetik atera, eta utzi olioa sukaldeko paperarekin xukatu dadin. Salteatutako barazki-ohe batean zerbitzatu: porru-zerrendak, azenarioa, kalabazin-makilatxoak, xerratan zatitutako perretxikoak; hori guztia zartagin batean salteatuta, oliba-olio koilarakada batzuekin eta gatz apur batekin.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
609 | 53,8g | 7,2g | 3,9g | 0,5g |
30% | 77% | 36% | 4% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Liba zapore leuneko arrain zuria da, oso elikagarria eta koipe gutxikoa. Arrain horretatik erraz atera daitezke xerrak edo solomoak hezurrik gabe, eta era guztietako sukaldaritza-prestakinak onartzen ditu. Kasu horretan, arrautza-irinetan pasatuta aurkezten da, eta balio kalorikoa handitu egiten zaio, beste sukaldaritza-prestakin batzuen aldean olio gehiago xurgatzen delako. Barazkien goarnizioak bitaminei, mineralei eta substantzia antioxidatzaileei dagokienez errezetaren nutrizio-balioa handitzen du. Adin talde guztientzat egokia da. Elikagai-multzo honen zaporea gustuko ez duten pertsonentzat, arraina jaten hasteko modu egokia da, zaporea eta testura oso leunak baitituzte.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Intolerancia al gluten (celiaquía)