Limoi- eta banilla-galletak

Prestaketa
Jarri irina mahaiaren gainean, eta egin zulo bat erdian, sumendi bat egingo bagenu bezala. Zuringoak arrautza-gorringoetatik bereizi. Limoia txikitu eta azala arraspatu. Sumendiaren erdian gurina, arrautzen gorringoak, kanela-hautsa, limoi-zukua eta azukrea jarri. Dena eskuz oratuko dugu, eta prest egongo den orea egingo dugu irina ikusten ez denean. Mahaia irinez hautseztatuko dugu, eta, mahaiaren gainean, orea zabalduko dugu arrabol batekin luzatuz, gehiegi luzatu gabe eta finegi utzi gabe. Ahal dela, moztu orea molde biribilekin, obalatuekin edo, bestela, edalontzi estu batekin. Laberako papera duen erretilu batean jarriko ditugu, oinarrian. Sartu aurrez berotutako labean 250 °C-tan gorritu arte, atera eta utzi hozten. Zerbitzatzean, limoi marratuaren azalarekin hautseztatuko ditugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
453 | 19,4g | 9,4g | 20,6g | 0g |
23% | 28% | 47% | 23% | 1% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Postreak eta gozokiak, oro har, kaloria askoko platerak dira,
batez ere koipe eta azukre edukiaren ondorioz.Kasu
hori ez da salbuespena, gailetak egiteko gurina, arrautzak, azukrea
eta abar erabiltzen baitira. Beraz, komeni da
horrelako postreak noizean behin kontsumitzea, kasu
berezietan, batez ere gehiegizko pisu-arazoak daudenean edo
odolean kolesterol- edo triglizerido-maila altuak daudenean.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Hipertensión arterial
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso