Lupia erreak piper eta orburuekin

Prestaketa
Barruko erraietako lupiak garbitzen dira. Burua eta isatsaren zati bat moztu, eta arrain-zentroa bakarrik utzi. Mikrouhin-laberako egokia den kazola batean jarri oliba-olioa, limoi-erdi baten zukua eta gurin-koilarakada. Dena gatz pixka batekin hautseztatu. Konfiantzazko arrandegietan, arrainak kontsumitzailearen gustura prestatzen dituzte, eta garbi uzten dituzte labean erretzeko. Prestatu lupiak, orburuekin batera, oso lodiak ez diren xerratan ebakita, eta piper erreen zerrenda batzuk, mikrouhin-labean 10 minutuz, potentzia ertainean eta horretarako egokia den plastikoz estalita. Denbora hori igaro ondoren, atera arraina mikrouhin-labetik, eta utzi bi minutuz pausatzen, oraindik estalita. Erretako saltsa lapiko mugimendu zirkularrekin lotu. Ondoren, oliba-olioarekin, perrexil-hostoekin eta gatz pixka batekin lotuko dugu. Irabiagailuarekin nahastu, eta perrexil-olioa egin. Lupia errearekin batera, orburuekin eta piper erreekin batera zerbitzatuko dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
415 | 33,9g | 6,5g | 2,5g | 0,5g |
21% | 48% | 32% | 3% | 8% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Errezeta arin eta elikagarria, lupiaren kalitateko proteinak, arrain zuria izateagatik koipe gutxi eta platera gordetzen duten barazkien bitamina, mineral eta zuntz ugari biltzen dituena. Mikrouhin-labean prestatzeak aukera ematen du plateraren balio energetikoa ia ez aldatzeko, ez baitu ia koipe gehigarririk behar. Orburuak sasoiko jaki gisa erabiltzen dituen hornigai egokia. Barazkiak, bestalde, digestio- eta arazketa-ezaugarriengatik dira ezagunak, haien osaeran kontzentratzen baitituzte gibelaren jarduera suspertzen duten substantziak, organo arazle nagusia baita. Beherakoa izanez gero, lupia errea plater ona da, barazkiak kenduta.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Cálculos en la vesícula biliar
- Intolerancia a la lactosa