Malagako baratxuri zuria

Prestaketa
Almendrak ur irakinetan galdarraztatuko ditugu, azala kentzeko. Zuritu ondoren, almirez jarriko ditugu, baratxuri-ale zurituekin eta gatz apur batekin. Dena birrindu egiten da pasta fin bat egin arte. Horri aurrez bustitako ogiaren mamia gehitzen diogu eta dena ondo nahastu arte jarraitzen da. Pixkanaka-pixkanaka, olioa botako dugu nahasketa birrintzen dugun bitartean, maionesaren antzeko orea osatu arte. Orduan, ozpina gehituko dugu, pastarekin ondo nahas dadin. Bota dezagun zopa-ontzi batera eta gehitu ur hotza poliki-poliki, dena oso ondo nahastuta. Azkenik, mahats xehatua eta ogi gogor pixka bat gehitu, eta gatzez arteztu eta zerbitzatu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
483 | 35,4g | 5g | 10,3g | 0,6g |
24% | 51% | 25% | 11% | 10% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Baratxuri zuria Mediterraneoko sukaldaritzaren errezeta tradizional bat da, eta bere prestaketan dieta horren adierazgarri diren elikagaiak sartzen dira, hala nola fruitu lehorrak, zerealak, fruta eta olioa.Almendrak,
fruitu lehorren ordez, landare-proteinen iturri dira, eta haien gantz-ekarpena baztergarria ez bada ere, monoinsaturatua da, osasun kardiobaskularrerako onuragarria. E bitamina asko dutenez, ahalmen antioxidatzaile handia dute, eta zuntz gehien duten fruitu lehorrak dira. Zerealen taldekoa den ogia
egoteak areagotu egiten du antioxidatzaile kopurua.
Oliba olioak, bere gantzarekin, osasuna babesten laguntzen du, eta, gainera, E bitamina ematen die pisua kontrolatzeko
dieta egin behar duten pertsonei, kaloria gutxi ematen dituelako. moskatelaren
zapore gozo gozoak gainerako osagaiekin kontrastea egiten du, eta lurrin delikatua ematen dio errezetari. Azukre gehien duen frutetako bat da, eta, beraz, neurrian hartzekoa da. Mahatsetan osasunerako propietate onuragarriak
dituzten hainbat substantzia daude, hala nola antozianoak, flavonoideak eta taninoak, ahalmen antioxidatzailea dutenak.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Gastritis
- Intolerancia al gluten (celiaquía)