Oilasko-burruntziak saltsa gazi-gozoarekin

Prestaketa
Eztia, limoi-zukua, ozpina, ezkaia eta piperbeltza nahastu. Paparra 32 kubo erregularretan zatituko dugu, ez handiegiak. Papar zatiak, txanpinoiak, tomate nanoak eta anana zatiak txertatuz muntatuko ditugu brotxetak. Igurtzi brotxetak ezti-nahasketarekin. Zartagin edo kazola zabal batean, oso sendo berotzen dugu oinarria, eta brotxetak prestatzen ditugu, buelta laurdenak emanez, oilaskoa erabat prestatu arte. Unean bertan zerbitzatu, saltsa gazi-gozoarekin, beste ontzi batean.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
231 | 4,4g | 1,2g | 12,6g | 0,1g |
12% | 6% | 6% | 14% | 2% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Sukaldean aritzea artea da, eta hori egiazta daiteke plater berriak sortu eta ohiko elikagaiekin edo jaki ezezagunekin esperimentatzen denean. Horrela, dieta aberastu egiten da gastronomiaren eta nutrizioaren aldetik, eta ez da errutinara erortzen, pertsona askok milaka eratako elikagaiekiko interesa galtzen baitute.
Oilaskoa da jendeak gehien kontsumitzen eta onartzen duen haragietako bat, bere testura dela eta, beste haragi batzuk baino bigunagoa da eta zapore delikatua du. Oilaskoa prestatzeko hainbat modu dauden
arren (ia dena aprobetxa daiteke), gehienetan, bat labean, frijituta, plantxan edo gisatuan prestatzera mugatzen da. Oilaskoaren zapore leuna erabil
dezakegu zapore biziagoekin konbinatzeko, errezetaren kontrapuntua ematen baitiote, kasu honetan saltsa gazi-gozoarekin gertatzen den bezala.
Hala, oilaskoaren nutrizio-balio interesgarriari ere etekina aterako diogu: balio biologiko handiko proteinak, burdina, zinka, B12 bitamina, besteak beste.Piperbeltz beltzaren zapore minaren, limoi-zukuaren eta ozpinaren azidoaren konbinazioak,
eztiaren zapore gozoarekin leunduta, saltsa hori osagarri ezin hobea bihurtzen du.Adin guztietarako
da egokia, txikienentzako bereziki, sarritan oilasko-bularki birrineztatua eskaintzen baitzaie. Gazi-gozo
saltsarekin, anana eta tomate zatiekin, bularkiak oso gozoak dira.
Diabetikoek ere har dezakete plater hau, anana-kantitatea kontrolatuz, almibarretan bada azukre gehiago kontzentratzen baita.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Gastritis