Onddo-nahaskia

Prestaketa
Onddo-nahaskia egin dezakegun jakirik goxoenetako bat da, baina onddoak egoera onean prestatzeko gomendio hauei jarraitzea komeni da:
1.- Funtsezkoa da onddoak kontuz garbitzea, ahalik eta ur gutxien erabiliz, eta zatitzea, gehiegi ez apurtzeko. Txikiak badira, ez da beharrezkoa.
2.- Zartaginean 4 koilarakada oliba-olio gehitu, eta, su eztian, baratxuri-ale xerratuak gorritu.
3.- Onddoak gehitu eta su baxuan kozinatuko ditugu, haiek kozinatu eta askatzen duten zukua olioarekin ligatu arte.
4.- Gatzatu pixka bat onddoak, eta gehitu arrautza irabiatuak baina aparrik gabeak.
5.- Nahaskia su baxuan gatzatu, eta, oraindik krematsua eta beroa dagoenean, zartaginetik atera, perrexil zatitu pixka batekin hautseztatu, eta berehala zerbitzatu ogi txigortu berri baten gainean edo plater (edo antzekoa) baten gainean, ogitxo batzuekin batera.
Onddoen propietateak eta onurak
Gure herrialdean, beste herrialde batzuetan ez bezala, haien kontsumoa ez da masiboa, eta, batez ere, hornigai gisa edo beste osagai batekin erabiltzen da, kasu honetan, arrautzarekin gertatzen den bezala, halako moldez non bien konjuntziotik nahaski gozo bat lortuko baita. Onddoak ura dira funtsean; hala ere, zapore bizia dute, erabiltzen den onddo motaren arabera.
Onddoak gehien kontsumitzen diren tokietako bat ekialdea da, eta horrela izan da aspalditik. Horren arrazoia ez da plateraren zaporea, baizik eta ezaugarri sendagarriak ematen zizkielako; izan ere, Asian 100 onddo mota daude, zenbait gaixotasunekin lotuak.
Gure herrialdean txanpinoiak eta perretxikoak dira ezagunenak, eta kaloria gutxi dituzte, batez ere ura direlako eta zuntz asko dutelako. Mineraletan eta bitaminatan aberatsa den elikagaia da, eta B2 nabarmentzen da.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
282 | 24,5g | 5,2g | 2,4g | 0,5g |
14% | 35% | 26% | 3% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Arrautza, kalitate bikaineko proteina-iturri garrantzitsua eta koipe eta kolesteroletan aberatsa, erreboltso guztien protagonista da. Kasu honetan, arrautzarekin batera barazkiak bakarrik daude, bitamina eta mineral ugarikoak eta kaloria gutxikoak. Onddoak oso osagai bereizgarriak dira nahaskietan, eta kaloria gutxiko elikagaiak dira, ur asko baitute. Gainera, zuntz asko dute, eta, beraz, idorreriaren tratamenduan elikagai aproposa da. Nahaskia oso plater arina da, erraz asimilatzen dena eta aukera ona pisu-arazoak dituzten pertsonentzat.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia al huevo