Orburuak ilarrekin

Prestaketa
Orburu-puntak eta hosto gogorrak kendu. Kendu azala koilaratxo batekin, eta ur azidotuan berotu limoi-zukuarekin. 10 minutuz egosi ur horretan, limoi eta gatz pixka batekin. Orburuak egoste-saldatik atera eta ur hotzeko zorrotada txikian freskatu. Orburuak irinarekin eta arrautza irabiatuarekin pasatu, eta frijitu zartaginean olio beroarekin. Orburu arrautzaztatuak frijitu ondoren, zartaginetik atera eta sukaldeko papera duen erretilu batean utzi, frijitutako gehiegizko olioa kentzeko. Gorde dezagun. Txiki-txiki egin baratxuri zuritua eta perrexila, eta nahastu 6 koilarakadekin. Gehitu ilar izoztuak, gatza eta piperbeltza, eta egosi ordu erdiz. Barazkiak sutatik kendu aurretik, bota urdaiazpiko zatitua, orburu arrautzaztatuak, perrexil xehatua eta eman bero bat.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
223 | 16,6g | 3g | 8,4g | 0,5g |
11% | 24% | 15% | 9% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Orburuak dira menestrak egiteko edo beste barazki batzuekin laguntzeko gehien erabiltzen diren barazkietako bat. Bitaminatan, mineraletan eta zuntzetan aberatsak dira, eta ur kantitate handia dute; beraz, kaloria gutxi dute. Kasu horretan, orburuekin batera ilarrak ere izaten dira, eta horiek karbohidrato konplexu ugari emango dizkiote platerari.Plateraren prestaketa
osatzeko eta kolore- eta zapore-ukitua emateko, urdaiazpiko egosia gehitzen da, balio biologiko handiko proteinak ere emango dituena.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Cálculos en la vesícula biliar
- Meteorismo