Patata-ponpa betea

Prestaketa
Patata-purea prestatuko dugu, fabrikatzailearen arabera. Normalean, litro erdi ur edo esne oso beroa izaten da 100 g patata maluta bakoitzeko. Gatz-puntuan jarri eta piperbeltza bota pureari. Findu gurin- edo margarina-koilarakadatxo bat beroan, eta eragin kementsua, zapore fineko baina sendoko purea geratu arte. Bestalde, zartagin batean oliba-olio pixka bat jarri eta frijitu kipula eta baratxuria brounoisse eran ebakita. Kozinatuta dagoenean, gehitu txanpinoiak eta kalabazina brounoisse eran moztua (laukitxo oso txikia), gehitu haragi xehatua eta erregosi 5 minutuz. Une horretan, bota ardo zuri pixka bat, zaporea emateko. Saltsa murrizten utzi, eta saldarik ez duenean, kendu sutatik. Gatz-puntuan jarri eta hozten utzi. Haragi-bolatxoak egin eta 2 cm inguruko patata egosiarekin estali. Arrautza irabiatuan eta ogi birrinduan pasatu. Frijitu zartaginean oliba-olio askorekin eta gorritu alde guztietatik. Bolak frijitu ondoren, jarri sukaldeko papera duen erretilu batean, frijitzeko soberako olioa paper horretan aska dezan. Utzi bolak 2 bat minutuz. Era askotako entsaladarekin eta tomate-saltsa beroarekin edo saltsa gazi-gozoarekin zerbitzatu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
1524 | 134,7g | 24,4g | 4,5g | 0,9g |
76% | 192% | 122% | 5% | 15% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
- Alergia a la caseína
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Cálculos renales
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia