Patata-tortilla krema-gaztaz betea

Prestaketa
Frijitu zartagin batean bi hatz olio eta patatak xerra meheetan. Patatak bi zatitan banatuko ditugu, eta plater sakon batean sukaldeko paperaren gainean jar ditzakegu. Bi tortilla egingo ditugu patata erdiekin eta bi arrautzekin, bigun baina ondo mamituta gera dadin. York urdaiazpikoa eta krema-gaztaren erdia tortilla batean jarriko ditugu. Beste tortilla gazta-kremarekin igurtzi, eta gainean jarri piper zerrendak eta oliba beltzak. Tortillak elkartu, eta gainean gazta, piperrekin eta oliba beltzekin. Plater hotz edo bero gisa har daiteke.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
402 | 24,1g | 10,4g | 4,2g | 5,8g |
20% | 34% | 52% | 5% | 97% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Patata-tortilla plateretan eta afaltzeko orduan gehien erabiltzen den platera da. Arrautzek kalitate eta koipe handiko proteinak ematen dituzte, eta patatek, berriz, karbohidrato ugari ematen dituzte. Gainera, patata-tortilla nahi den elikagaiez bete daiteke. Kasu honetan, gazta kremaz eta York urdaiazpikoz osatuta dago betegarria, eta, platerari testura eta zapore oso atseginak emateaz gain, kalitate handiko proteinak emango dituzte, baita koipeak eta mineralak ere, hala nola gaztak duen kaltzioa.
Tortillaren aurkezpena osatzeko, oliba beltzak eta piperrak erabiltzen dira, eta gainean jartzen dira, kolore-ukitu originala emanez.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Obesidad o sobrepeso