Roquefort gaztaren aperitiboa almendrekin

Prestaketa
Igurzteko gazta eta roquefort gazta nahasten ditugu, gure gustuaren arabera. Gaztaren zapore bizia edo leuna gehiago gustatzen zaigun, bakoitzaren nahasketan jarriko dugu gutxi gorabehera. Gorde ordubete hozkailuan, nahasketa pixka bat gogortu arte.
Irabiagailu-ontzi batean almendra-frijitua azalik gabe, artazak edo kikak eta gosaritako zereal karamelatuak jarriko ditugu. Birrindu egingo dugu nahasketa krokante bat lortu arte. Koilaratxo batzuekin gazta-bolatxoak egingo ditugu, eta almendrak, kikoak eta zerealak nahasita egingo ditugu. Brotxeta batzuk sakatuko ditugu, bolatxoak hartzea errazagoa izan dadin, eta kito! Dagoeneko badugu aperitibo erraz bat, oso luzitua.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
395 | 25,4g | 13,9g | 6,6g | 1,5g |
20% | 36% | 70% | 7% | 26% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Gaztaz eta fruitu lehorrez egindako aperitibo gozoa. Roquefort gazta B5 eta B12 bitaminen iturri handia da, baita proteinak, sodioa, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, fosforoa eta B3, B9, D eta K bitaminak ere. Gazta-kremak proteina, kaltzio, magnesio, karbohidrato, iodo, sodio, fosforo eta A, B3, B9, C eta K bitaminak gehitzen ditu. Almendrek fosforo eta E eta B2 bitamina ugari dituzte, eta magnesioa, zinka, potasioa, zuntza, burdina, sodioa, fosforoa eta kaltzioa ere ematen dituzte. Arto frijituak eta gosariko zerealek kaloria gehiago dituzte, azukre, sodio, magnesio, zuntz, iodo, kaltzio eta A, B9, B1 eta B3 bitaminak. Koipe eta azukre ugari duen errezeta da, eta hori kontuan hartu behar da. Oso noizean behin hartzea gomendatzen da.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis