Solomo betea erretzea

Prestaketa
Solomoa ireki, bitan banatu eta barruko haragiaren zati bat kenduko dugu. Gorde dezagun haragi hori. Haragia kenduta, labanarekin txikituko dugu. Ogi mamia esne katilu batean beratuko dugu. Zatitu perretxikoak eta salteatu zartaginean baratxuri eta perrexil pixka batekin, ura galdu arte. Gatza bota eta kendu. Nahastu bol batean haragi txikitua, perretxiko salteatuak, ogi xukatua, tipula brounoisse txikitua (karratutxo txikitan txikitua) eta arrautza gordina, orea osatu arte. Haragia ondu, nahastu eta beteko dugu, jatorrizko forma emateko. Josi dezagun mailaz edo hariz, erreta lotzeko. Jarri 4 koilarakada oliba-olio zartaginean, eta jarri solomoa su bizian, urre-kolorea hartu arte. Ondu barazkiak (tomatea, porrua, azenarioa eta baratxuriak, zatituta) labe-plakaren inguruan. Laberatu 200 ºC-tan 15 minutuz gutxi gorabehera edo barazkiak kozinatu arte. Xereztatu, 5 minutuz lurruntzen utzi, barazkiak urez edo saldaz busti eta, ondoren, estali. Labeko tenperatura 150 °C-ra jaitsiko dugu, eta 45 bat minutuz egosten jarraituko dugu. Kendu haragia labetik eta utzi hozten labeko plakan bertan. Haragia hoztutakoan, xerratan moztu eta erretilu batean jarri. Bota haragi-salda erretako ontzira, egosi eta iragazi. Aztertu saltsaren gatz-puntua eta nahasi arto-irin diluitu pixka batekin. Saltsa loditu ondoren, bota haragiaren gainera. Estali eta berotu multzoa labean, tenperatura ertainean. Bero zerbitzatzen dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
620 | 32,4g | 6,7g | 9,4g | 1,1g |
31% | 46% | 34% | 10% | 18% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Haragi beteak, oro har, elikagai ugari dituzten errezetak dira, eta, beraz, plater bakar gisa kontsumitu ohi dira. Kasu honetan, solomoa haragi xehatuz, perretxikoz, ogiz, arrautzaz eta tipulaz betetzen da, eta, beraz, kalitate oneko proteinetan aberatsa da, baita karbohidrato konplexuetan eta hainbat bitamina eta mineraletan ere.
Haragi beteak beren gustukoak ez diren elikagaiak eskaintzeko modu egokia dira, betegarriaren barruan sar baitaitezke, zaporera ohitu daitezen.
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos renales
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso