Txerri-azpizuna tipula konfitatuarekin

Prestaketa
Azpizuna xerratan moztu. Plantxan egin, gatz pixka batekin, bere puntura iritsi eta platerean jarri arte. Zartaginean koñac pixka bat bota. Ondoren, esne-gain likidoa eta haragi-zukua bota, krematsu gelditu arte. Jarri saltsa gatz-puntuan. Bestalde, konfitatu kipula juliana eran moztuta (zerrenda meheak) 2 koilarakada azukre beltzarekin, gatz pixka batekin, olio pixka batekin eta 2 koilarakada urekin (tipulak goarnizio gisa balioko du). Jarri azpizunak zerbitzatuko dugun plater beroan, estali saltsa krematsuarekin eta apaindu tipula konfitatuarekin.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
405 | 22,9g | 8g | 7,9g | 0,8g |
20% | 33% | 40% | 9% | 14% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Txerri-azpizuna zaporea eta testura leuna dituelako da estimatua.Balio biologiko handiko proteina-iturri
ona da, eta gantz-eduki nahiko
txikia du. Kasu horretan, azpizuna
kipula konfitatuaren goarnizioarekin aurkezten da, bitamina eta mineral ugarirekin, bai eta eragin antioxidatzailea
duten substantziekin ere, gure osasunaren aliatu handiekin.Plateraren aurkezpena osatzeko, saltsa bat
egiten da esnegainarekin, eta,
horren ondorioz, plateraren gantz-
eta kaloria-edukia handitu egingo da. Horregatik, komeni da pisu gehiegi duten pertsonak edo
gehiegizko kolesterol-maila duten pertsonak egotea.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Hipertensión arterial
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso