Udare potxatuak eztiarekin, cavarekin eta limarekin

Prestaketa
Udareak zuritzen ditugu zuritzaile baten laguntzarekin, eta oinarritik husten ditugu, pipitak eta pixka bat gehiago kenduz. Udareak laban, eztian eta lima-oskolean egosi. Egosita daudenean (40 minutu inguru su baxuan), egoste-zukutik atera, eta su bizira, kazola barruan, ia karamelua osatu arte. Madariak zerbitzatu eta platera karamelu epelarekin eta menda-sorta batzuekin apainduko dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
275 | 0g | 0g | 39g | 0g |
14% | 0% | 0% | 43% | 0% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Errezeta honek frutak beste era batera jateko aukera ematen digu. Erraz egiten da, eta edari alkoholdunak eraman arren, hala nola kaba eta koñaka, egostearen beroak alkohola lurruntzea eragiten du. Alkoholaren arrastorik geratzen ez den egiaztatzeko, nahikoa da egoste-likidoari su ematea; erretzen eta irteten bada, oraindik hondarrak geratzen direla esaten du, eta ateratzen ez bada, alkohola dagoeneko lurruntzen dela esaten du. Fruta egosiak bere bitamina batzuk galdu arren, bere gatz mineralak mantentzen ditu. Gainera, horrela bigunak dira eta errazago jan ditzakete mastekatzeko zailtasunak dituztenek. Errezeta azukreak alde batera utzi behar diren gaixotasunetara egokitzeko, hala nola diabetea, hipertriglizeridemia eta obesitatea, egokiena eztia ez sartzea edo hari batzuk gehitzea da.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Obesidad o sobrepeso